Imagen
10, June 22
Kutxak bigarren aldiz lagundu dio Hurkoari ibilgailu bat erosten, fundazioak Donostiako eguneko zentroko erabiltzaileei ematen dien zerbitzua hobetu dezan.Hemeretzi plazako ibilgailua da, eta arrapala jasotzaile bat dauka. Finantza-erakundeak ibilgailuaren kostuaren % 80 ordaindu du. Ibilgailua erabili ahal izango dute Hurkoaren Nafarroako etorbideko egoitzako laurogeita bost erabiltzaileek.
Mikrobus berriak diseinu modernoagoa eta erosoagoa dauka, bai eta segurtasun-sistema hobeak ere; besteak beste, ateak ixteko sistema zentralizatua dauka, urrutiko aginte bidez funtzionatzen duena, bai eta ateak kontrolatzeko kanpoko kamerak ere. Gainera, kostuak murriztuko ditugu neurri txiki batean, ibilgailu berriak ez baitu eskatzen ibilgailu zaharrak eskatzen zuen konponketa- eta mantentze-lanik.
Erosketa egin berri horrekin, Hurkoak bi ibilgailu komertzial dauzka orain (bata hemeretzi plazakoa, eta bestea, zortzikoa), bai eta tutoretza-zerbitzuetarako bost plazako bi auto ere.