Hurkoa Fundazioaren lehendakari Jose Luis de la Cuestak inauguratu zuen eguneko zentroan egindako ekitaldia; horretarako, orain arte egindako ibilbidearen historia egin zuen, eta profesionalek eta boluntarioek egiten duten lana azaldu zuen mendetasuna daukaten adineko pertsonen eta haien familiakoen bizi-kalitatea hobetzeko helburuz.Alde horretatik, nabarmendu zuen “arrakasta duen zentro bat” dela, bai ematen den zerbitzu osoarengatik bai lan egiteko moduarengatik, “errespetuzkoa eta ezin hobea; izan ere, atsegin handia ematen ari da aspaldi-aspalditik, bertan lan egiten duten langileei eta boluntarioei esker; haiek kontratu-eremu oro gainditzen baitute”.
Hitz horien ondoren, urte hauetan guztietan emandako laguntza eskertu zien De la Cuestak omendutako laguntzaileei, eta haiei eman zien hitza.Hala, Juan Ramon Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ezinduen Laguntzarako zuzendariak eskertu egin zion Hurkoari aitormen hori, eta baita gizarteko pertsonarik ahulenen eta babesgabeenen alde egiten duen lana ere.Honela azaldu zuen: “Erakundeok Hurkoa Fundazioaren moduko elkarteen laguntza behar dugu, lagundu egiten baitigu gure eginkizun publikoa betetzen; izan ere, haiek gabe geldoagoa eta zailagoa zatekeen”.
Larrañagak oroitarazi zuen Aldundiak lotura “estu eta leial” bat duela Hurkoarekin, are gehiago handitu dela azken urteotan eta behar berriei erantzun diela; eta ziurtatu zuen bere departamentuak jendea babesten duten fundazioak laguntzen jarraituko duela.Honako hau ere adierazi zuen: “Legealdi honetan, ahalegin handia egin dugu aurrera egiteko, eta Gipuzkoako gizarte-zerbitzuen bigarren mapan agertu da hori; izan ere, horren bitartez, gure lurraldea arlo honetan gehien laguntzen dutenen artean kokatu da Europan”.Honela bukatu zuen: “Baina jarraitu behar dugu arretarako sarea hobetzen, plaza gehiago sortzen arlo guztietan eta jendearen interesetan zentratuko diren arretarako eredu berriak garatzen; eta, horretarako, ezinbestekoa –eta aldi berean luxu bat– da Hurkoa hor izatea”.
Bestalde, Kutxa Fundazioko zuzendari Juan Jose Goyak azpimarratu zuen aitormenak Donostiako Caritas osatzen duten pertsona multzoarentzako ere izan behar lukeela, behin batean Fundazioa sortzeko erabakia hartu izanagatik; izan ere, “eguneko zentro honetan, Hurkoak, egindako lanaren bidez, gizarte hau zertxobait hobetzen laguntzen du”.Honako hau ere berretsi nahi izan zuen Goyak: “Kutxak elkarte honi laguntzen jarraitu nahi du funtsezko lan hori betetzen segi dezan; gainera, ziur gaude, Hurkoak orain arte bezain ongi funtzionatzen jarraitzen badu, Gipuzkoa elkartasun handiagoko lurralde bat izango dela, denentzat atseginagoa eta, bereziki, gehien behar dutenentzat”.
Ondoren, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak azpimarratu zuen 25 urteak jende askoren fideltasunaren lekuko direla, jende horrek “bere hazia erein” duela, eta ikusi dela “karitatezko hazi hori oso profesionala dela”.“Caritasen eta Hurkoaren karitateak erakusten du badagoela erakundeen arteko elkarrizketa eta gauzak modu ordenatu eta profesionalean egiteko gaitasuna.Etxe honetan, borondatearekin lortu da profesionaltasun hori, eta ez da erraza”, nabarmendu zuen.
Gizarte-politika berritzeko hitzarmena
Azkenean, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak hartu zuen hitza, eta funtsezko bi ideia azpimarratu zituen.Lehenik, hark zuzentzen duen erakundeak Gipuzkoan arlo sozialean orain arteko jarrerari eusteko duen konpromisoa.Horretarako, nabarmendu zuen garrantzitsua izango dela baliabideak sortzea eta publiko-pribatuen arteko lankidetzarako ahaleginean laguntzea.“Erantzukizuna hartuko duen bakarra Administrazio Publikoa ez izatearen alde egiten dugu, arlo sozialean lankidetza-eskema bat izatearen alde, bai ikuspuntu profesionaletik eta bai boluntariozkotik, biak ere bokaziozkoak eta bihotzekoak”, azaldu zuen Olanok.Izan ere, haren ustez, “boluntariotza horri eusteak konpromiso-kultura bati eustea ere esan nahi du, eta, aldi berean, gehien behar duten pertsonekiko gizartearen elkartasunari eustea”.
Bigarrenik, diputatu nagusiak lurraldeko gizarte-politikei eusteko garrantzia nabarmendu zuen, eta “hurrengo legealdian landu beharreko debatea” izango dela.Olanoren ustez, lurraldeko demografiaren eboluzioa dela medio eta adinaren piramidea dela medio, beharrak gero eta handiagoak izango dira, joria ez den testuinguru ekonomiko batean; “horrek gogoeta bat ekarriko du, eta, era berean, gizarte-eragile publiko nahiz pribatuen eta elkarteen adostasun handi bat”.“Orain arte, ahalegin handia egin dugu Gipuzkoan gehien behar dutenen arretarako eredu bati eusten, baina, ez badugu eskema berritu bat hitzartzen, ziur asko zaila gertatuko zaigu iraunaraztea”, bukatu zuen.