Skip to main content
Imagen
prozesu kudeaketa
12, February 2

Hurkoak ‘prozesukako kudeaketan’ sakondu du, bere zerbitzuetan kalitate gorena bermatzeko

2010ean Euskaliten partetik Bikaintasunarekiko Konpromisoaren Diploma jaso ondoren, bai eta Eguneko Zentroan egiten diren ikuskatzeak arrakastaz hobetzen jarraitu ondoren ere, Hurkoak bere prozesuen kudeaketan aurrera eginez dihardu. Atzean utzi du sailen sistema zaharkitua, eta prozesuaren kontzeptua indartu du; horrenbestez, denak helburu baterantz bideratzen dira: arreta behar duten pertsonei laguntzeko lan egitera hain zuzen.

Baina, zertan datza zehazki prozesukako kudeaketa? Hurkoaren jarduera osatzen duten prozesu bakoitzaren gain balio erantsi bat sortzera bideratuta, modu sekuentzial eta ordenatuan lotzen diren jokaera, erabaki, jarduera eta zereginen multzoa da. Helburua da barne-prozesu guztien optimizazioak antolaketa osoarentzat azken ondorio ezin hobea ekartzea, aldi berean laguntza jasotzen duten pertsonen eskakizunak eta beharrak aseko dituena.

Kudeaketa sistema honek dakartzan onuren artean honako hauek azpimarra daitezke: gauzatutako jarduerak etengabe hobetzea, beharrezkoa ez den aldagarritasuna murriztea, jarduerak errepikatzeari lotutako eraginkortasun-eza ezabatzea, eta baliabideen erabilpena optimizatzea, beste askoren artean.

2011ko aurrerapenak eta hurrengo urratsak

Bikaintasunerantz egindako bide honetan, 2011n zehar, Hurkoak bere antolamoldea eta prozesuen mapa berrikusi eta eguneratu ditu. Prozesu berriak dokumentatu ditu eta erakundearen barruan lider berriak identifikatu eta hezi ditu, horietako bakoitzean talde-lana sustatuta.Prestakuntza hori gainerako profesionalei zabaltzea izango da hurrengo urratsa, prozesukako kudeaketari eta talde-lanari buruzko oinarrizko ezagutza ziurtatzeko.

Aurreko urtearen barruan sei prozesu-talde sortu dira: Kanpo-komunikazioa; Barne-komunikazioa; Laneko arriskuak; Mendekotasun-, bakardade- edo/eta ahultasun- egoeran dauden pertsonen arreta; Tutoretza-arlorako laguntza eta babesa; eta Datuen Babesa.Hortaz, aurreko urteetan sortutako taldeekin batera, hamabost dira guztira prozesuen eta azpiprozesuen taldeak.

Hurkoak guztira hogei prozesu eta azpiprozesurekin egin nahi du lan (hamabost prozesu eta bost azpiprozesu). Prozesuen mapan agertzen diren hamabost prozesu horietatik zortzi estrategikoak dira, lau operatiboak eta hiru laguntzakoak.

Fundazioaren funtsezko prozesuak ere identifikatu dira:Politika, estrategia eta etengabeko hobekuntza; Kontratatutako langileen kudeaketa; Boluntariotzaren kudeaketa; Arreta tutoretza-arloan; eta Arreta Eguneko Zentroan.

Antolamolde berriaren barruan, tutoretza-arloan, prozesu-taldeez gain segimendu-talde zonalen bidez ere egiten da lan(Donostia, Gipuzkoa eta Arrasate), Familia-taldeaz eta Ebaluazio-taldeaz gain.