Skip to main content
Imagen
Becarios
13, February 27

Hurkoak, bere ikasleak gizarte auzian eta baloreetan eskuhartzeko bidean heztearren, trebatze laguntza eskeintzen dio Deustuko Unibertsitateari

Giza hezketa baloreetan oinarriturik ikasten ari diren ikasleak, trebatze jardun bidean onartzen ditu, bere ikasketak giza errealitatearekiko betebeharretik osa ditzaten.

Deustuko Unibertsitateak Boloniako araudiari egokitu nahian, bere eguneratzearen ildotik eta gizarte errealitateari egokitze bidean. hezketa sail berria antolatu du “Giza hezketa baloreetan” zeinen barruan “ Gizarte eskuhartzea eta Baloreak” sartzen den, gizarteko bidegabekeria eta gizarte sahieskera ardatz izanik. Gaia , Ikaste-Laguntza metodologiaren bidetik abiatzen da, ikasleak, bere heziketa bilakaeran, ezagupen jakinez gain gizartearen benetako beharrizanei erantzun solidarioa eman ahal izateko presta daitezen.

Edukiak, teori atal bat du eta ikaslegoak erakunde jakin batean burutu behar duen bigarren atala. Gipuzkoako gizartearen alde emana den Hurkoak helduekiko , adimen gaixotasunak jota bere buruaren jabe ez direnekiko, ahulduekiko, babesik gabe zein ezinduekiko ardura bere babespean hartzen dituen erakundeak alegia, bere gain hartu du, beste behin ere, elkarlana Unibertsitatearekin ikaslegoari toki jakinak eskeiniz, non bere eginkizunak burutu ahal ditzan eta honela bere heziketa biribildu gizartearen benetako betebeharrak aurrera emanez.

Hurkoan lan egitea erabakitzen duen ikaslegoa, saila, non jardun behar duen, egokitzen zaionean, egoitzara hurreratzen da eta tutore lanak egiten dituen adituarekin arremanetan jartzen. Horrela betebeharrarekin ohitu ohi da eta egiten ari den ikasketen errealitatea menderatzen du. Bestalde, elkarlanerako harremanak sortzen dira bera eta Hurkoaren artean gizaseme bezala bilakaera betea lortuz, zuzenbidearekin bere burua lotuz, ongizate ugariagoa erdiesteko asmoz.

Amaia, Aroa y Kepa

Amaia Achaerandio, Gizarte Lana ikasten ari dena: Aroa Vilches, Administrazioa eta Empresa zuzendaritza ikasten ari dena; eta Kepa Arrieta, Zuzenbidea, Administrazioa eta Empresa zuzendaritza ikasten ari dena aurtengo 2012-2013 ikasturtean bere ikasketak Hurkoa erakundeko trebatze jardunarekin uztartu dituzten ikasleak ditu hirurak. Bat datoz Hurkoan izandako experientzia ontzat ematerakoan eta bat datoz ere ikasturte honetan taldekide izateak eman dien betetasunaz.

Amaiak Hurkoaren ardurapean dagoen Eguneko zentroan egiten du lan; han ikasi du zentroaren jarduera eta hiru solairuetako erabiltzaileei zuzendutako laguntza lanak burutu ditu, beraiekin hitzeginez, eskulanetan lagunduz etabar. “Oso baikorra” izan da hor burututako trebatze jarduera. Nahiz eta ez nuen inoiz egin helduekin borondategile lanik eta ez nekien nola aurre egin egoerari, zentroko borondategileek asko lagundu didate. Laguntzaile sare garrantzi haundikoa dago, giro oso ona eta oso zoriontsu senti arazi naute” azaltzen du Amaiak.

Aroa, babes lanetan, administrazio arloan hain zuzen, aritu da bi alderdi ukitu zituelarik. Batetik,tutelatutako pertsonei eskeini die laguntza, baina bestetik, administrazio zereginetan aritu da,hala Erakundearen bulegoetan nola izapide ezberdinak eginik besteen alde. Amaiari bezala, Aroari ere beldar apur bat ematen zion jardunbideari aurre egin beharrak. Ez dute bere ikasketek zerikusirik Erakundearen zereginarekin eta ez zekien zer aurkitu zezakeen.” Baina, behin barruan, dena baiezkoa izan da”dio Aroak. “Aukerako honi nire izana eman nion lagun hurkoei laguntza eskein niezaien baina beraiek izan dira lagundu nautenak Nik eman diedana baino gehiago itzuli didate” aitortzen du Aroak.

Keparen iharduera zuzenbidezko arloan izan da gehien, beste zereginak egin baditu ere, hala nola,itzulpenak, administrazio lanak, kontugintza eta Fundazioak tutelatzen dituen pertsonen laguntza. Kepak bi kideek emandako eritzia berresten du eta adimen mailan asko jaso duela gehitzen du: “Hemen, egoera larrian dauden lagunei ematen diegu laguntza eta horrela harremanak izaten ikasten dugu; horrek asko lagun diezaguke gero lan harremanetan nola jokatu nortasun ezberdinetako lagunekin jakin dezagun. Gainera, azken batean, burutzen ari garena gizarte lana da eta bihotzberogarri gertatu ohi da beti hori”.

Heldu den ikasturteari begira

Trebatze jardunaldiak amaitu ez diren arren, ari dira jada Deustuko Unibertsitatea eta Hurkoa datorren ikasturtea antolatzen, Unibertsitateak ezarri berri dituen gaietan –Dirutegia, Giza baliabideak, Informatika/TIC eta Lege-aholku ematea, alegia-, egin ahal izango ditu ikaslegoak trebatze jardunak. Seiren bat izango dira Erakundeak eskeiniko dituen trebatze jardun tokiak. Jarraipena ematen zaio, horrela, 2010.urtean adostu eta 2010-11garren ikasturtean indarrean jarri zen lankidetasunari.

Orain arte zortzi izan dira Hurkoaren eskutik arlo ezberdinetan trebatze jarduera egin dutenak; eta bai ikasleentzat eta baita ere Unibertsitaterentzat zein Hurkoarentzat esperientzia hau baikorra denez, gehituz joango da trebatze jardunaldiak burutuko dituztenen ikasle kopurua.