Skip to main content
Imagen
Borondategile
13, May 3

Hurkoak, Gurutze Gorriak, Nagusilanak, San Juan de Diosek, Aita Mennik eta Karitasek borondategile sare bat sortzen dute

Oraindik orain, duela hilabete gutxi, Euskadin burutu zen estatu mailako Borondategileen XVgarren Batzarra, non, besteak beste, sarean lan egiteko beharra azpimarratu zen; baita ekarpen txikienei garrantzia emateko beharra, “are garauak beste bati lagundu bait diezaioke mendia eraikitzeko orduan”.

Hau izan da, alegia,,Debagoieneko borondategilen lehen sarea den Gizaldi erakundeak kudeatuta, lurralde horretan lanean ari diren hainbat giza erakundeek. Egun Hurkoak, Gurutze Gorriak, Nagusilanak, San Juan de Diosek. Aita Mennik eta Karitasek osatzen dute aipatu sarea, baina gizalana lurraldean egiten duten erakundeei irekia dago, eta beste lurraldeetara hedatu daiteke etorkizunean.

Hauek dira bere helburu nagusiak:lurraldean lan egiten duten borondateegileek elkar ezagutzea, denei onuragarriak izan daiezken hezketarako saioak antolatu eta boluntagileen baloreak eta garrantzia zein biztanlegoaren bihotzberatasuna ukituko dituzten ekintza bateratuak prestatzea.

Ekimen hau 2010ean hasi zen garatzen baina hurrengo bi urteetan zehar gorpuztu zen hainbat ekintza bateratuak egin eta gero. Horrela, 2011garrenean zentru publikoetan banatua izan zen elkarrekin eratu genuen tríptiko bat eta hedabideetan eta ikastetxeetan sarearen berri ezagutzera emateko bideak erabili ziran, besteak beste. Eta 2012 garrenean, Arasaten, Bergaran, Oñatin Eskoriatzan eta Aretxabaletan aurrez aurre eman genuen sarearen berri.

Ahulekiko laguntza eta arreta izanik erakunde gehienen lan behinena, horren gainekoa izan zen aurtengo lehendabiziko hezketa saioa. Eskein diezaiekegun laguntza aletu zuen Marije Goikoetxeak, Deustuko Unibertsitatean Psikologia eta Bioetikako irakaslea Otsailaren 14an egin zen saioa eta, sei erakundeetako buruekin batera, berrogeitamar borondategile inguru hurreratu zen. Gaia sakonduz eta hausnartuz joango gara eta, zehazki, martxoaen 21erako adostuta dagoen saioan.

2013urteko maiatzarako, borondategilen lana indartu behar duten arduradunei zuzendutako ikastaroa ari gara antolatzen, Talde- Dinamika izango delarik gaia. Hezkide Eskola arduratuko da ikasaroaz eta bere helburua borondategileen hildotik doan beste erakundeei irekia izango da Ekimen honek Gipukoako Foru Aldundiaren diru laguntza jasoko du.