Skip to main content
Imagen
cartela
13, April 8

Gaixotasun mentala duten pertsonen arretari buruzko”udako- ikastaroa” antolatzen du Hurkoak

Sargi erakundearekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera babes gabe dagoen giza taldearen inguruan arituko da. Arartekoak eta beste hainbat hizlari adituk osatuko duten egitarauaren barruan aipatutako pertsonen egoera eta eskain dakizkiekeen irtenbideak aztertuko dituzte.

Aurtengo EHUko udako ikastaroek Hurkoak antolatutako bi jardunaldi izango dituzte, ekainaren 17 eta 18an, Sargi Erakundea eta Gipuzkoako Foru Aldundia babesle izanik. Ikastaroaren asmoa saioak gogoeta esparru bilakatzea da eta, era horretan aztertzea babesik gabe gelditzeko arriskuan daudenen egoera eta gogo mugatuaren gaixotasunak jota daudenekiko irtenbideak eta ahalbideak.

Ikastaroaren xedea pertsona horiek bizi duten egoera ezagutu eta aztertzea da eta haiengan eragiteko baliagarriak diren estrategia ezberdinak ikertzea. Egoera horiek izaten dira batez ere babesik gabe dauden pertsonak, alboratuak izateko zorian daudenak, eta gizartearekiko, familiarekiko edo egoitzetan elkarrenganako harremanak hondatzeko zorian daudenak eta abar.

Horretarako, gogo-mugatu larrien berezitasunak emango dira ezagutzera; jokabidearen arazoak eta elkarrenganako harremanetan sortzen diren ohiko tirabirak. Beraiekin diharduten familia, zein adituei laguntza eskainiko zaie gaixoak uler ditzaten eta hainbat adibide eskainiko zaizkie esku hartzeari begira.

Aztertuko da, era berean, nola jokatu babesa eta abegikortasuna kinka larrienean daudenei eskaintzerako orduan baita jardun desegokiak eragin ditzakeen ondorioak ere. Azkenik irakasle eta entzuleen arteko elkarrizketari emango zaio tartea non gaixo hauentzako onuragarriak izan daitezkeen proposamen ezberdinez hitz egingo den.

Oso egitarau osatua

Alderdi guztiak aztertuak izan daitezen, oso egitarau osatua prestatu da bi egun iraungo duen ikastarorako. Lehenengo txostena, ekainaren 17koa alegia, Unibertsitate Complutenseko Psikologi Fakultatean Psikologia Klinikoa saileko buru den Manuel Muñozek azalduko du “Gogo Osasuna eta giza bazterketa nagusiengan: egoera eta esku hartzeko ahalbideak” izenburupean.

Jarraian, Lehengoratze Psikosozialerako Espainia mailako Elkarteko Federakuntzaren zuzendari dugun José Manuel Uriartek honako galderari erantzungo dio: “Zer ekarpen eman diezaieke Psikiatriak gogo-gaixotasunez larriki jotakoei medikuntzaren tratamenduaz gain?”

Sargiko partaideak diren Miren Igone Virto eta Lourdes Ortigosa izango dira azken txostenaren arduradunak. “Eguneroko ogia: gogo gaixotasun larriaz jota daudenekin bizi direnei begiratuz” izango da jorratuko duten gaia. Bai Ortigosak, zein Muñozek eta Uriartek eta Andikona Uriartek Hurkoaren ordezkari gisa “Eman al dakioke gaiari diziplina anitzeko erantzuna?”gaia jorratuko dute mahai inguru batean.

Ekainaren 18an Iñigo Lamarka Arartekoak : “Euskal Herrian gogo – gaixoei ematen zaien arreta. Erronka eta Aukerei buruzko txostena” hartuko du gaitzat, eta Sargiko Olaia Aranak, Gipuzkoan zehar izandako hartu-emanetan oinarriturik, bere Giza Erakundeen Elkartearen ondorioak azalduko ditu.

Horren ondoren “Legezko babesa, giza eskuhartzearen aurrez aurre” izango da Andikona Uriarteren bigarren ekarpena. Eta, azkenik, Gipuzkoako Giza politikarako saileko Alduna den Ander Rodríguezen “gogo gaixotasun larriak jota daudenekiko arretari buruzko erronka eta ahalbideak” deritzan txostenak emanen dio amaiera ikastaroari.