Skip to main content
Imagen
gaixotasun mentala
14, March 31

Gaixotasun mentala izanda Hurkoaren tutelapean dauden pertsonek 'Elkarrekin Bila' deritzan ekintzan esku hartuko dute

Bizitzan zailtasunak dituztenei edo gutxituak direnei zuzendutako dohaineko aisialdi hezitzailea duzu hau, non nahi dutenean eta aukeratzen duten eran esku har dezaketen.

Hiru frantziskotar eta sei laikoz osaturiko Arantzazuko Santutegiko Pastoral Batzordeak gizarteratzeko zailtasunak dituztenei edo gutxituak direnei begira indarrean jarri du aurten aisialdi hezitzaile berezia. Hurbilduko direnen lasaitasuna, atsedena eta bizipoza du xede, eta baita ere pertsona bezala aberastea. Hurkoa izango da, beste erakunde batzuen artean, Arantzazuko Asis Topagunea eraikuntzan, bi egun eta erdiko egonaldian, buruko gaixotasunak jota eta Fundazioaren ardurapean dauden hamabosten bat pertsonari laguntza eskainiko diena. Nahi izango dutenentzat eta beraiek aukeratutako eran, hainbat ekitaldi antolatuko dira.

Gaitasun nabarmenagoa izatea bizitzan aurkitzen dituzten zailtasunen aurrean, eta pertsona bezala aurrera egitea: horixe da Arantzazuko Santutegiko frantziskotarrek eta hainbat laikok indarrean jarri duten Elkarrekin bila izeneko dohaineko ekintzaren azken xedea. Arantzazuko ingurugiro zoragarrian bizitzak gehien zigortu dituenei egonaldi ernagarria eskaintzen zaie aisialdi hezitzailea aukeran emanez.Burutu ahal izango diren ekitaldiak izena emango dutenen nahietara egokituko dira eta talde bakoitzaren beharrizanetara lotuko dira bide batez.

Hurkoa izan da, bederatzi Erakunderekin batera, ekimenean esku hartzeari baietza eman diona eta maiatzaren26tik 28ra , Hurkoaren tutelapean gaisotasun mentala duten hamabost pertsonekin bertan izango dira. Bat egingo du Hurkoak aukeran emango diren jardueretan: mendirako ibilaldiak, Arrikrutz kobazulorako ikustaldi gidatuak, Gomiztegi artzain eskolarako edo Parketxerako ikustaldiak, egokitutako bideetatik ibilaldiak, kantuari edo txokolateari buruzko azteraldiak eta Oñatin zeharreko ibilaldiak, besteak beste.

Ez da Hurkoak horrelako ekintzetan eskuhartzen duen lehenengo aldia. Azken urteotan izan da noizbehinka Hurkoa, hiru eguneko antzeko ekitandietan Elkarrekin bila aurretik, Baketik antolatu ohi zituen Arantzazun bertan hiru eguneko elkarguneak. Bakoizaren baitaren ezagupenean oinarriturik, pertsona mailan hobetu eta gizartean txertatzeko bideak erraztu zuten beti xede.. Eta emaitzak guztiz onuragarriak dira izan beti.