Skip to main content
Imagen
local
15, January 23

Hurkoak zentro berri bat zabaldu du Irunen, bere zerbitzuak hurbiltzeko asmoz eskualdeko pertsonei

Hurkoak zentro berri bat zabaldu du Irunen, bere zerbitzuak hurbiltzeko asmoz eskualdeko pertsonei

Bere jarduera deszentralizatu du, Irun, Hondarribia, Errenteria, Lezo eta Oiartzungo babesgabetasun-egoerak errazago konpontzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lokal bat utzi dio Hurkoari Irunen erdian, gertuagoko arreta eman diezaien eskualdeko pertsonei eta haien familiei. Geltoki kaleko 7an dago bulego berria, eta Irun, Hondarribia, Errenteria, Lezo eta Oiartzungo 70 pertsona artatuko ditu, hau da, Hurkoak dauzkan 550 kasuen % 13. Hurkoak Gipuzkoan duen hirugarren egoitza da; beste biak dira Donostiako

Gipuzkoako Foru Aldundiak lokal bat utzi dio Hurkoari Irunen erdian, gertuagoko arreta eman diezaien eskualdeko pertsonei eta haien familiei. Geltoki kaleko 7an dago bulego berria, eta Irun, Hondarribia, Errenteria, Lezo eta Oiartzungo 70 pertsona artatuko ditu, hau da, Hurkoak dauzkan 550 kasuen % 13. Hurkoak Gipuzkoan duen hirugarren egoitza da; beste biak dira Donostiakoa eta Arrasatekoa, 2008an inauguratua Debagoieneko eta Debabarreneko beharretarako.

Hurkoak 25 urte beteko ditu hasi berri den 2015ean, eta urtemuga hori ospatzen hasteko, albiste on bat du Bidasoaldean eta Oarsoaldean tutoretza ematen dien bizilagunentzat, hain zuzen ere Irun, Hondarribia, Errenteria, Lezo eta Oiartzungoentzat (Pasaiarekin bazegoen lankidetza-hitzarmena). Irunen bulego berri bat zabalduta, modu deszentralizatuan eta hurbilagoan artatu ahal izango ditu bere babespekoak eta haien familiak. Izan ere, pertsonen premietatik eta babes beharretatik hurbil egoteak erraztu egiten du kasu horien konponketa.

2008an inauguratu zen Arrasateko egoitza, buruko gaixotasunak dituzten eta ezinean, besteren mende edo babesik gabe dauden pertsona asko agertu dira ordutik hona Gipuzkoan, eta lehen halako bi dira Hurkoak artatzen dituenak. Deszentralizatzen jarraitu beharra ekarri du horrek, zerbitzuaren kalitateari eusteko.

Hala, egoitza iraunkor berri bat zabaldu da Irunen, Gipuzkoako Foru Aldundiak utzita, Geltoki kaleko 7an, Ogasuna zegoen lokalean, eta handik zainduko da 70 pertsonaren ongizatea, hau da, Hurkoak artatzen dituen kasuen % 13. Horietatik 46k buruko gaixotasunak dituzte, 12k dementzia, 3k adikzioak, 2k desgaitasun intelektuala, 1ek desgaitasun fisikoa, eta 6k bestelako patologiaren bat.

atorriari dagokionez, haien bizilekuak dira Errenteria (27), Irun (26), Hondarribia (11), Oiartzun (5) eta Lezo (1); eta Hurkoara doaz udaletako gizarte-zerbitzuetatik (26), osasun-zentroetatik (8), epaitegietatik (4), egoitzetatik (16), Caritas, Agifes eta Afagi bezalako erakundeetatik, edo partikularretatik (16).

Trebatutako lantaldea

Irungo bulegoak 107 metro koadro ditu eta lantalde iraunkor bat izango du: bi ordezkari sozial (Ander Amunarriz gizarte-langilea eta Amaia García gizarte-hezitzailea), ordezkari juridiko bat (Itsaso González, zuzenbidean lizentziatua) eta ordezkari ekonomiko-administratibo bat (Yesica Costa, ekonomian diplomaduna, lantaldea koordinatuko duena). Lau profesional horiekin jardungo dute eskualdean laguntza-lanak egiten ari diren hamaika boluntariok.

Hurkoak eskualdeetako lantaldeekin egiten du lan, baina Esparruko Zuzendaritza bakar baten pean. Haietako bakoitza nahiko autonomoa da eguneroko lanean, baina, betiere, ezarritako prozedura batzuei jarraituz, erabiltzaileak desberdin tratatuak izan ez daitezen, eta ebaluazio-talde bakar batek erabakitzen du kasu berriak onartzea eta bideratzea, eta beste edozein gai garrantzitsu.

Hurkoa

Donostiako Elizbarrutiko Caritasek sortu zuen Hurkoa, ezinean, besteren mende edo babesik gabe dauden adinekoei eta/edo burutik gaixo daudenei arreta, babesa eta tutoretza emateko, batik bat Gipuzkoan. Helburu horrekin, Hurkoak, langilez eta boluntarioz osatutako diziplinarteko taldeen bitartez:

  • beharra duten pertsonen babes judiziala eta tutoretza sustatu eta bere gain hartzen du, lehentasuna emanez gizarte- edo familia-babesik ez dutenei;
  • besteren mende dauden adinekoei eta haien zaintzaileei arreta ematen die, “Mesedeetako Andre Maria” eguneko zentroaren eta beste programa eta zerbitzu batzuen bidez;
  • ezinean edo egoera ahulean dauden pertsonei arreta, laguntza eta orientabidea ematen die;
  • behar duten familiei laguntza eta aholkua ematen die;
  • tratu txarren eta abandonuen inguruan informatzen eta sentsibilizatzen du gizartea.