Skip to main content
Imagen
voluntariado
15, July 22

Hurkoak bere boluntarioen zeregina aitortzeaz gain neurriezinezko altxorraren balioa ematen dio

Egokitu daitekeen loteriarik bikainena dela aitortzen du eta 2008 urtetik gaurdaino etengabe laguntza eskaintzen diotenen aipamena egiten du.

Hurkoak, boluntarioen arduraduna den Evelia Canteraren eskutik neurtezina dela boluntarioek erakundeari eman diezaioketen ekarpena argi utzi nahi izan zuen. 2014 garren urtean burututako lorpen nagusiak gogora ekarri eta 2015-2018 garrenerako Helburu Nagusiak azaldu ondoren, adierazi zuen “geure burua zoriondu behar dugu lorpen guzti hauengatik eta kuantifikatutako alde positibo guztiengatik. Ez da erraza, ordea, pertsona boluntarioek eskainitako ekarpena neurtzea”.

Izan ere, adierazi zuen, ez dela aski neurtzea: emandako ordu kopurua, burututako ekintzak, urtean zehar boluntarioen kopurua... izan ere, Hurkoarekin bat egin eta egunean egunean lagundutako pertsonekin harremanak sakon eramatea askoz haratago doa.

Bere buruari galdetu zion: Nola neurtu hitzordu bakoitzaren kalitatea, besteari presarik gabe entzutea, eskainitako arreta, ulerkortasuna, elkarrekin emandako uneak, babesgabe eta baztertuekin lortutako maitasun lokarriak , eta gurekiko babestuen eskerrona? Nola neurtu boluntario bakoitzaren konpromisoaren maila eta nola bere buruari edo familiari uko eginez orduak besteei eskaintze hori? Nola neurtu elkarrekin lan egite hori?.

Erantzunik gabeko galderak dira. Evelia Canterak adierazi zuen boluntarioek eskaintzen duten aberastasuna dela Hurkoaren superabitik onena eta egokitu daitekeen loteriarik bikainena, berer balorea kalkula ezina delako. Ihazko urtean 186 boluntario aritu ziren lanean eta horietatik 53 berriak ziren.

Azkenik gauzak egitea baino zerbait gehiago dela boluntario izatea azpimarratu zuen. Bizitzaren alderdi berezia da, dohaneko barne eskaintza,giza mailan irauteko berebiziko deia. Barne erronka hau indartu eta elikatu behar dugu eta hor ditugu bide egokiak, besteak beste, motibazioa indartu, heziketa iraunkorra eta guztion arteko koordinazioa.

Omenaldia

Guzti hori gogoan Evelia Canterak adierazi zuen boluntarioek babesa behar dutela eta onartuak izatea, bere lanean irmo ibiltzeko, helburu berdinen atzetik dabilen erakundearen partaide ikusteko bere burua. Eta gogoeta horrekin ekin zion omenaldiari 2008. urtean hasi eta Hurkorekin etengabe aritu diren 17 boluntario izen ziren omendu nagusiak, baina azken hiru urteetan aritu direnek ere jaso zuten onarpena.

Lehenengo zerrendan honako hauek daude: Julia Lete, Cristina Aguirre, Catalina Mohar, German Gaminde, Nekane Amiano, Pepi Peña, Angel Mediavilla, Antonio Labaca, Feli Zurirrain, Itziar Marcuerquiaga, Raquel Iturri, Mª Teresa Zubeldia, Mª Dolores Perfecto, Isabel Legorburu, Marina Padrones eta Antolín Rodriguez.

Hiru urte daramatzatenen zerrenda hauek osatzen dute: Zorione Ortuondo, Francisca Lizaso, Catalina Mendinueta, Mentxu Larrea, Mª Jesús Chasco, Paquita Garmendia, Mª Carmen Moreno, Luis Ortega, Juan Zubizarreta, Mª Carmen Pascal, Mª Jesús Iparraguirre, Román Orobengoa, Jose Luis Trapero, Jose Manuel Álvarez, Mª Ángeles Escudero, Bittori Tapia, Mª Begoña Martinez, Jose Mª Ortubay, Irati Garrido, Iñaki Orue, Pètri Barbero, Mª Ángeles Azpiroz eta Arantza Astola.