Los jugadores Granero y Jonathas, junto a Uriarte y Soldevilla del equipo femenino, se acercan al Centro de Día para conocer de cerca su actividad
En el marco de los actos de celebración de su 25 aniversario, Hurkoa ha invitado a la Real Sociedad a las instalaciones de su Centro de Día para que conozcan de primera mano tanto los servicios que se prestan en él, como la actividad tutelar que desarrolla la Fundación. De esta forma los usuarios del Centro, grandes aficionados txuri urdin, también han podido participar en los actos preparados para festejar el aniversario, en este caso con la posibilidad de conocer a algunos de sus ídolos deportivos y pasar un rato agradable con ellos.
Bada, Hurkoa Fundazioa, ospakizunetan dabil. 25 urte bete zituen joan den azaroaren 20an eta, hori horrela izanik, hasieratik erakundearekin esku-hartu duten pertsona eta erakundeei eskerrona adierazi nahian, ekintza erraldoia burutu du. Bertara, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Ernesto Gasco Donostiako Alkateordea eta Jose Ignacio Munilla Donostiako Elizbarrutiko Gotzaina agertu ziren, besteak beste.
Gertakari honetara joaterik izan ez zuten Eguneko Zentroko langile eta erabiltzaileentzat, Errealak bisita egin zien eta horrela izan zuten aukera elkarrekin itzaltzeko tartan azaltzen ziren 25 kandelatxoak eta denon artean une gogoangarri bat pasatzeko. Jonathas eta Esteban Granero jokalariek, emakumeen taldeko Itxaso Uriarte eta Paola Soldevilla jokalariekin batera, zentroko instalazioak ikusteko parada izan zuten eta langile eta erabiltzaileen artean, 75 pertsona baino gehiago agurtu zituzten, elastikoak izenpetu eta argazkiak atera. Hurkoak bai zentro honetan bai beste hainbat tokitan Gipuzkoako gizartearen alde egiten duen lana ezagutu zuten.
Tartaren dastaketari ekin aurretik, zentrokoek Errealaren ereserkia abestu zieten jokalariei eta egun horretarako bereziki landutako pultserak oparitu zizkieten. Granero, Jonathas, Uriarte eta Soldevillak, bere aldetik, banaka izenpetutako banderatxoak, bufandak eta postalak oparitu zizkieten.