Skip to main content
Imagen
Azkoitian
17, October 19

Azkoitiak Hurkoa babesten du bere egoitza berriaren irikieran

200 pertsona baino gehiagok babestu dute Hurkoa, gaurtik aurrera Azkoitian eta Urola Erdia eskualdean eskainiko dituen zerbitzuen aurkezpenean. Udalerriko bizilagunak, Udal ordezkariak, Gizarte Zerbitzuen arduradunak, Gipuzkoako Farmazilarien Elkargo Ofiziala eta hirugarren sektoreko erakundeak bertaratu ziren ekitaldira, non José Félix Martí Massó neurologoak “Bakardadea oroimenaren galtzean arrisku faktore bezala” gaiari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen. Ekitaldiak erakundeetako ordezkaritza zabala izan zuen, hain zuzen ere, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Presidenta Eider Mendoza, Gizarte Politiketako Ahalduna Maite Peña, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuordea Lide Amilibia eta Azkoitiko Alkatea, Javier Zubizarreta. 

Azkoitiako egoitza berriaren inaugurazioa, udalerriko parrokoa den Felix Azurmendiren bedeinkapenarekin hasi zen. Hurkoak, babesa eta aholkua nahi duten pertsonen eskaerei erantzuna emango dien bulegoa, udalerriaren erdi erdian dago, Udaletxearen ondoan, Kale Nagusia 60.zenbakian. 

Ekintza labur honen ondorioz, parte hartzaileak udalerriko Elkargunera hurbildu ziren. Bertan bizilagun eta gonbidatu ugari bildu ziren, Hurkoako Presidentea den José Luis de la Cuestaren hitzekin hasi zen inaugurazio ekitaldian parte hartzeko. Bere hitzetan egoitza honen garrantzia azpimarratu zuen, gure babesaren beharrizana izan dezaketen pertsonengatik gertuago egotea ahalbideratzen digulako. “Gertutasuna funtsezkoa da gure jarduera burutu ahal izateko eta hauskortasun edo babesgabetasun egoeran egon daitezken pertsonen errealitatea antzemateko”. Bere parte hartzean, Hurkoako Presidenteak, bulego berri honen irikiera aurrera eramateko Azkoitiako Udal eta bere Alkatearen inplikazioa eskertu zituen, Sidenor eta Kutxa Fundazioaren babesa ere izan dituelarik.  

Azkoitiako Alkateak, Javier Zubizarretak, Hurkoak udalerriarekin izan duen konpromezua eskertu zuen eta Azkoitiako eta eskualdeko bizilagun guztiek hauskortasun eta tutoretza egoeretan Hurkoak egingo duen lan garrantzitsua ezagutu dezatela gustatuko litzaiokela adierazi zuen. Zentsu honetan proiektu honetan Udalak, Osasun Zentroak, Farmaziak, parrokia, Azkoitia Lagunkoia, eta boluntariotzaren inplikazioa nabarmendu zuen. Guzti honek babesa behar duten pertsonei emandako zerbitzuak eta koordinazioa hobetzea ahalbideratuko duela adierazi zuen.

Azkoitiako Alkateak, Javier Zubizarretak, Hurkoako Gerente Ordeak, Andikona Uriartek eta Irungo Udaleko Gizarte Ongizate Arloko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Buruak, Mila Holgadok mahai inguru batean hartu zuten parte, Hurkoak Azkoitian emango dituen zerbitzuak eta aurreko urtean zehar Irunen hauskortasun egoeran dauden pertsonen arretarako burututako esperientzia pilotua azaltzeko helburuarekin. “Proiektu honetan parte hartu duten 15 pertsonentzako oso esperientzi baikorra izan da eta eskuhartzeko era ezberdinak abian jartzeko balio izan duena” azaldu zuen Holgadok. 

Jarraian, José Félix Martí Massó neurologoak hitzaldi bat eman zuen narriadura kognitiboaren arriskua murrizteko, bizitza ohitura osasungarriak izateko garrantziaz hitzegin zuelarik. Eman zituen datuen arabera, 65 urtetik gorako pertsonetatik %30ak narriadura kognitibo arinen bat du. Zenbaki hoiek hobetu daitezke elikadura, kirol eta gizarte ekintza ohitura osasungarriak izan ezkero. “Izaki sozialak gara eta beste pertsona batzuekin harremana behar dugu. Adinarekin ez da erretiratu behar eta ezta aktiboki mantentzeko gaitasuna galdu behar. Zentsu honetan, boluntariotza pertsona askorentzako aukera interesgarria izan daiteke”. 

Hitzaldiaren ondoren, Martí Massók, Hurkoaren “Urrezko H”a jaso zuen, bere ibilbide guztian zehar zientziari, ikerkuntzari eta gizarteari egindako ekarpenagatik, nazioarte mailan entzute haundienetariko neurologoa bihurtzen lagundu diona. 

Ekitaldiaren amaiera Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuorde eta Maite Peña Gizarte Politiketako Ahaldunaren eskuhartzearekin burutu zen. Gizartearen etengabeko zahartzearen ondoriozko erronka haundiak adierazi zituzten biek. Zentsu honetan euskal gizartearen konpromezu eta solidaritatea eta “Hirugarren Sektoreko” erakundeek burututako papera azpimarratu zuten, Hurkoak Gipuzkoan pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko burututako jarduera era berezian aipatuz.