Imagen
18, December 3
Euskaraldiak euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarron arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu, baita era guztietako erakundeak, euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea ere. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, “11 egun euskaraz” lelopean egiten ari da lehenengo Euskaraldia. Euskaraz hitz egin edo ulertzeko gai diren pertsonei beren ohiko harreman sareetan euskaraz aritzeko gonbitea egin da, inertziak apurtu eta euskarazko hizkuntza praktikak bultzatzeko helburuz.
Ahobizi, ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten pertsonak dira eta Belarriprest, berriz, euskara ulertzen dutenak.
Hurkoak, Euskaraldiarekin bat egiten du, gure zerbitzuetan eta lanean euskararen erabilera bultzatzea dugu helburu, euskarazko harremanetarako espazioak sortu eta praktika horiek errazteko neurriak hartu (formazioa eskainiz, euskararen eguna ospatuz,…), eta gure arteko hizkuntza praktikak eta harremanak euskaraz sustatu.