Imagen
18, December 28
Hurkoak parte hartu du Borondatezko Lanaren Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldietan. “Borondatezko lana erein” goiburupean, borondatezko pertsona asko biltzen dituzten zenbait gizarte-erakunde Donostiako Gipuzkoa Plazan batu ziren “Borondatezko lanaren Zuhaitzaren” inguruan, bertan mezuak eskegitzeko.
Halaber, jardunaldian zehar haziak eman zitzaizkien ekintzetara hurbildu ziren guztiei, gero erein zitzaten. Ekintza horrek borondatezko lanean ereiten diren haziek gizartearentzat duten onura sinbolizatu nahi izan zuen.
Ekitaldi horren helburu nagusia borondatezko lanari ikusgarritasuna ematea izan zen, bai eta jarduera hori egitera jende gehiago animatzea ere.