Imagen
19, November 18
Datorren abenduaren 3an, Hurkoak bakardadearen inguruan eta pertsonen zahartzaroan duen eragina arrisku-faktore gisa elkarrizketa antolatu du.
Ekitaldia, José Félix Martí Masso, Aubixa Fundazioko presidentea, eta Blanca Morera psikiatra, bioetikan adituaren arteko elkarrizketa irekia izango da. Bakoitzaren ikuspegi eta esperientziatik, biak adituak, bakardade egoeran pertsonen zahartzaroan dauden hainbat kontzientzietaz arituko dira.
Saioan zehar gainera, esker aitorpen bat egingo zaio María Teresa Olazabal Zabaletari, Irunen Hurkoari eman dion laguntzagatik.
Ekitaldia abenduaren 3an izango da, asteartea, arratsaldeko 18,30 tan Irungo Palmera Montero Gunean. Sarrera doakoa da aforoa bete arte.