Skip to main content
Imagen
real sociedad
20, March 21

Real Sociedad taldeak, Hurkoaren jarduera babesten du CoronaVida ekimen solidarioaren bidez

Real Sociedadeko jokalari talde guztiak eta bere staffak, gure gizartea bizitzen ari den larrialdi egoeraren aurrean, CoronaVida ekimenarekin bat egiten dute, Gipuzkoan Hurkoak egiten duen gizarte lana bultzatzen laguntzeko, batez ere coronavirusaren krisia dela eta bizitzen ari geran une latz hauetan.

Hurkoa Gipuzkoan hauskortasun, mendekotasun edo babesgabetasun egoeran dauden eta buru-gaixotasunak dituzten pertsonei eta/edo adinekoei arreta eta tutoretza emateaz eta pertsona horiek defendatzeaz arduratzen da. Une zail hauetan, beraien etxebizetzetan irauten duten pertsona nagusien ongizatean lanean ari da baita ere. 

Real Sociedad klubak, CoronaVida ekimenaren bidez, gizartea Hurkoaren jarduera babestera bultzatzen du, horretarako erabilgarri dauden kontuen bidez dohaintzak eginez. Dohaintza hauek %30 eko zerga desgrabazioa dute. Horretarako, Hurkoako webean, “Lagundu iezaguzu” atalean, diru aportazio hori egiteko kontu korronte zenbakiak agertzen dira, egindako ekarpenaren ziurtagiria jasotzeko datuak emanez: 

ES28 3035 0060 4606 0013 1333

ES31 2100 1702 2902 0010 0158

ES43 2095 5600 8310 6212 9498

CoronaVida ekimen solidarioak, Real Betiseko Sergio Canales nazioarteko kantabriarrak abian jarritakoa, club eta kirol talde ezberdinak gizarte ekimen ezberdinak babestera bultzatu nahi ditu, elkartasuna inoiz baino garrantzitsuagoa den une hauetan. Kanpaina honen esparruan, Real Sociedad taldeak Hurkoaren jarduera aukeratu du bere gizarte jardueraren garapenean beste pertsona batzuen babesa bultzatu eta eskatzeko. Hurkoatik, gure jarduerarekin keinu solidario hau bereziki eskertzen dugu.  

Bideoa ikusi