Skip to main content
Imagen
memoria hurkoa
20, July 29

Gure memoria berria

Gure memoria-aldizkariaren ale berriak ibilbide orokorra eskaintzen du Hurkoak azken hilabeteetan garatu dituen jarduera garrantzitsuenetako batzuetan, eta, horrez gain, adinekoen zaintzan eragiten duten hainbat arlotan lan egiten duten adituen eta gizarte-eragileen ahotsa eta esperientzia ere baditu.

Koronabirusaren krisiak atzeratu egin du aurten gure argitalpena, eta zenbait orritan egoera horren aurrean Hurkoak emandako erantzuna islatzera behartu gaitu. Baina ez diogu soilik iragan hurbilari begiratu nahi, baita etorkizunari ere, eta gizarte gisa heldu beharreko erronka nagusietako batzuei aurrea hartu nahi diegu, hauskortasun-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden adinekoei laguntzeko eta zaintzeko.