Hurkoaren izateko arrazoia hauskortasun-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden adineko pertsonen edo gaixotasun mentalak dituztenen eskubideak eta bizi-kalitatea defendatzea da.
Orientazio eta aholkularitza espezializatuak ematen ditugu, kasu bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiten dugu, eta, tutoretza gauzatzen dugun egoeretan, tutoretzapeko pertsonen behar pertsonalak eta ondare-beharrak zaintzen ditugu, haien onurarako jokatuz beti.
Gizartearekiko dugun konpromisoak, gainera, Hurkoaren funtzio soziala betetzeko ezinbestekoak diren hainbat ekimen garatzera garamatza.