Aldaketa sozialek eta pertsonen bizi-itxaropena luzatzeak inoiz baino premiazkoagoa egiten du erakundeen egitekoa, eta haien artean, Hurkoak gauzatzen duena. Hauskortasun-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden adinekoei edo gaixotasun mentala duten pertsonei arreta egitea, haiek zaintzea eta haien eskubideak defendatzea izan da, hasiera-hasieratik, gure izateko arrazoia.
Hurkoak artatzen dituen pertsonen eta haien senitartekoen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea da arreta tutelarraren, hauskortasun-egoeran dauden pertsonentzako arretaren eta eguneko zentroaren helburu nagusia.