Irabazi-asmorik gabeko erakunde bat gara, 1990. urtean sortua Donostiako Elizbarrutiko Caritasen ekimenez, eta gure egitekoa da hauskortasun-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden adineko pertsonei edo gaixotasun mentalak dituztenei arreta ematea, haiek zaintzea eta haien eskubideak defendatzea.
30 urtetik gorako esperientzia dugu, eta horrek aukera ematen digu egunez egun lanean jarraitu dezagun pertsonen bizi-itxaropenak gora egin ahala agertzen diren gizarte-beharrei erantzun berriak emateko.