Hurkoak hasiera eman die bere Eguneko Zentroa birmoldatzen amaitzeko lanei
Galdara zaharra ordeztuko du eta biltegia, langileen aldagelak, eta sukaldea, garbitegia eta ile-apaindegia dauden beheko solairua berrituko du.
Hilaren 7an hasi zituen Hurkoak Donostiako Nuestra Señora de las Mercedes eguneko zentroaren birmoldaketa amaitzeko lanak.Azken fase honetan Fundazioak beheko solairua berregituratu eta galdara zaharra aldatuko ditu. Hemendik aurrera gas naturala erabiliko da. Birmoldaketa egiterik ez zen izango Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxa Fundazioaren laguntza ekonomikorik gabe.