Hurkoak eta Pasaiako Udalak jarduteko protokoloa sinatu dute, hauskortasun edo mendekotasun egoeran dauden pasaitarrak artatzeko
Hurkoa Fundazioko presidente Jose Luis de la Cuesta jaunak eta Pasaiako Udaleko alkate Amaia Agirregabiriak jarduteko protokoloa sinatu zuten atzo, hauskortasun eta mendekotasun egoeran dauden pasaitarrak zaintzeko eta babesteko. Pasaiako eta Gipuzkoako herritarren ongizatearen eta bizi-kalitatearen alde lan egiteko helburua dute bi aldeek, eta dokumentuan esku-hartzea behar duten egoerak zehazteaz gain, helburuak, kasuen detekziorako metodologia, larritasun maila adosteko modua eta jarduteko moduak jaso dira.