Skip to main content
Imagen
Logo Hurkoa
10, Iraila 24

Hurkoa Fundazioak gaitasun-maila ebaluatzeko modua eta lege-erreforma eztabaidatuko ditu bere biurteko batzarrean

Fundazioa sortu zeneko XX. urteurrenarekin batera, Hurkoak datorren azaroan antolatuko du tutoretza-arazoei buruz eztabaidatzeko bi urtez behin egiten duen batzarra. Oraingo honetan, Hurkoak gonbidatuko dituen adituek New Yorkeko hitzarmenaren ondorioz Espainiako legeriak egin beharko dituen aldaketak aztertuko dituzte, eta gaitasun-mailaren balorazioaz eta Sitges 2009 Agiria ebaluatzeko tresna gisa erabiltzeaz egingo dute gogoeta.

Ekitaldia arlo hauetan lan egiten duten profesionalentzat eta interesa dutenentzat izango da: Gizarte Lana eta Gizarte Hezkuntza, Zuzenbidea, Medikuntza-psikiatria eta -psikologia. Kutxako Andia Ekitaldi-Aretoan egingo da azaroaren 30ean. Goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 14:00etan amaituko da, eta atseden-tarte bat hartzeko denbora ere egongo da.

Egitaraua

Ekitaldiaren inaugurazioan izango dira Maite Etxaniz, Gizarte Politikako Foru Diputatua, eta Carlos Ruiz, Gipuzkoa Donostia Kutxako Gizarte Ekintzako eta Harremanetarako Zuzendaria. Hurkoako lehendakari Jose Luis de la Cuestak eta Hurkoako gerente Jose Ignacio del Pozok Fundazioaren azken 20 urteen balantzea aurkeztuko dute.

Ondoren lehen mahai-ingurua eskainiko da, lege-erreformari buruzkoa, eta, hasteko, Justizia Ministerioko teknikari idazkari tekniko orokorra den Santiago Hurtado jaunak azalpen-txostena aurkeztuko du. Jarraian, mahai-inguruko partaide hauek ere izango dira: Aurora Elosegui, Donostiako Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko Magistratu-Epailea; Jacinto Gil, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko Katedraduna; David Mayor, ezgaitasunen Fiskala Gipuzkoan; eta Susana Montesino, Hurkoako Zuzenbide saileko kidea.

Bigarren mahai-inguruak gaitasun-maila baloratzeko gaia aztertuko du. Horretarako, Pablo Martinez-Lage Donostiako CITA-Alzheimer Fundazioko neurologoak hitzaldia emango du. Ondoren, mahai-inguruko partaide hauek ere izango dira: Blanca Morera, psikiatra eta Donostia Ospitaleko Asistentziaren Etikako Batzordearen kidea; Myriam Barandiaran, Donostia Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko neuropsikologoa; Evelia Cantera, Hurkoa Fundazioko tutoretza-saileko koordinatzailea; eta Maria Luisa Otaño, Hurkoa Fundazioko lehendakariordea.

Batzarraren amaiera-ekitaldian Hurkoako lehendakariak hartuko du hitza.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat