Topaketan, Hurkoako boluntariotzako arduradunak, Hilario Seinek, pertsona boluntarioen beharrizan eta proposamenei hobeto aurre egiteko Hurkoa garatzen ari den aldaketa eta hobekuntza planak aurreratu zituen, “guretzako beraien lana funtsezkoa dela” azpimarratu zuelarik.
Hurkoak bere boluntariotza sarearekin topaketa bat ospatu du, erakundearen funtsezko eginkizunean 3 eta 7 urte baino gehiago daramaten pertsonek eskainitako dedikazioagatik Ekitaldia, Donostiako Apaiztegiko Gela Magnan ospatu zena, Hurkoako Presidentea den Jose Luis de la Cuestak, pertsona boluntario guztiei zuzendutako hitz batzuekin hasi zen.
Halaber, topaketa honetan, Hurkoa, Iruneko udalerrian burutzen ari den hauskortasunari buruzko esperientzia aintzindariari buruzko zehaztasun garrantzitsuenak azaldu ziren.
Ekitaldia Hurkoako boluntariotzari 3 eta 7 urte dedikatutako pertsonei burutatako Esker Onarekin bukatu zen.