Mendekotasuna duten eta zaurgarritasun eta hauskortasun handiagoa izateko arriskua duten pertsonei laguntza ematea helburu duten gizarte-erakundeekin lotutako zazpi pertsonako talde batek hausnarketa-dokumentu bat aurkeztu du pandemiak kolektibo horri nola eragiten dion aztertzeko.
Dokumentu horrek, eskubideen ikuspegitik, antzemandako egoerak aztertzen ditu, eta koronabirusaren aurrean jarduketa soziosanitario batzuk hobetzeko proposamenak egiten ditu. Gogoeta-talde hori osatzen duten adituek adierazi dute bereziki zaurgarria den kolektiboa ondokoek osatzen dutela: mendekotasuna duten adinekoak, egoitzetan dauden pertsonak edo gizartean egoera ahulenean dauden pertsonak.
Ildo horretan, "sentsibilitate politiko eta sozial guztien ekintza batasuna" eskatu dute, "gure gizarteko sektore ahulenentzako arreta hobetzeko".
Mendekotasuna duten eta zaurgarritasun eta hauskortasun handiagoa izateko arriskua duten pertsonen Eskubideak Behatzeko Taldea honako pertsona hauek osatzen dute: Jose Agustin Arrietak (AGIJUPENS), Koldo Aulestiak (Afagi), Martin Auzmendik (Aubixa Fundazioa), Eduardo Clavek (Bioetikan aditua), Jose Luis de la Cuestak eta José Luis eta José Luis Marañonek (Hurkoa) eta Pura Diaz Veigak (Matia Institutua).