Skip to main content
Imagen
covid txertoa
21, Otsaila 26

Hurkoak eguneko zentroan osatu du txertaketaren lehen fasea

Hurkoako 'Ntra Sra de las Mercedes eguneko zentroko 66 erabiltzaile eta langile  Covid txertoaren lehen dosia jaso du gaur goizean. Horrela, joan den astean 55 urtetik beherako langileekin hasitako txertaketaren lehen faseari amaiera emango zaio. Kasu honetan, adinagatik, Pfizer-Biontech txertoa eman dute. Eguneko Zentro hau Donostiako Gros auzoan dago, eta Gipuzkoako lehenengoa da bertako profesionalen eta erabiltzaileen immunizazioa lantzen.

Egunero zentrora joaten diren erabiltzaileek eta haien familiek txertoa "ilusioz eta itxaropenez" jasotzen dutela adierazi dute, "Birusa atzean utzi eta normaltasuna berreskuratzeko”.

Loli Arrieta 95 urteko zentroko erabiltzaileak "ilusio handiz jaso du txertoa. Lasaitasun handia da, eta jende guztia bultzatuko luke txertoa hartzera, ez kutsatzeko eta besteak babesteko”.

Hurkoaren arduradunek adierazi dutenez, "Oso urrats garrantzitsua izan da, erabiltzaileentzat, familientzat eta zentroko profesionalentzat oso gogorra izan den urte baten ondoren. Txertaketaren ondoren, nahiz eta osasun agintariek adierazitako protokoloak mantentzen jarraituko den, egunerokotasunari beste modu batean aurre egin ahal izango diogu ".

Hiru asteko epean, gaur goizean txertatutako pertsonek bigarren dosia jasoko dute immunizazio-prozesua osatzeko. Zentroak 62 plaza ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta. 52 erabiltzailek jaso dute txertoa gaur; gaixotasunagatik zentrora ez joateagatik edo baimenik ez emateagatik izan da.

 

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat