Skip to main content
Imagen
Irun
16, Ekaina 9

Hurkoak hauskortasun-egoeran dauden adineko pertsonei laguntzeko proiektu aitzindari bat sustatu du

Azken bi urteetan, hauskortasunari buruzko azterketa sakon bat egin du Hurkoak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Espainiako Cáritas elkartearen laguntzarekin. 

Azterketa horren helburua da hauskortasun-egoerei erantzuteko plan integral bat diseinatzea, zeinak argi eta garbi zehaztu behar baititu helburuak eta esku hartzeko jarraibideak, Euskal Herrian dauden baliabideak aztertu behar baititu, baita haiek eskuratzeko bidea erraztu ere, baliabide horiek koordinatu, eraginkorragoak izan daitezen, eta, aldi berean, parte hartzen duten erakundeak eta gizartea, oro har, sentsibilizatu.

Irunen berehala abian jarriko den esperientzia pilotuaren ondorioak urtebete barru jakingo dira, eta hauskortasun-egoerei erantzuteko plan integralean sartuko dira; plan horren helburu da, hain zuzen, babesgabetasun-egoerak ahal bezain laster ezagutzea, beren eskubideak eta interesak babesteko familia- eta gizarte-ingurunerik ez duten pertsonenganako abusuak edo tratu desegokiak prebenitzeko eta saihesteko. 

Programa pilotu hori beren etxean familia-laguntza eraginkorrik gabe eta hauskortasun-egoeran bizi diren 68 urtetik gorako pertsonentzat da, betiere pertsona horiek esku-hartze bat behar badute beren ongizatea errazteko eta autonomia pertsonala sustatzeko, beren beharrei erantzuteko eta arrisku- eta babesgabetasun-egoerak, tratu txarrak eta bazterkeria prebenitzeko.

Proiektua Irunen abiatuko da, programa honek aztertzen dituen hauskortasun-adierazleekin bat datozen 15 pertsonarekin. Beren gogoz ekimen honetan parte hartzea erabakitzen badute, haien egoera osotasunean aztertuko da, hots, haien osasun-egoera, baliabideak, zerbitzuak, testuingurua eta etxebizitzaren eta ingurunearen ezaugarriak aztertuko dira.

Hurkoako presidentearen iritziz, “proiektu hau garrantzitsua da aukera ematen duelako iluntasunean eta mendekotasun-egoeretatik hurbil egon arren oraindik mendeko ez diren eta beren bizitza modu autonomoan gauzatzeko zailtasunak izaten hasi diren adineko pertsonei arreta emateko”.

Irungo alkatearentzat, “esku-hartze bat izateaz gainera, gizarte-langile baten bidez etxean bertan laguntza-kontzeptua sartzen duen tresna bat da. Azken batean, egoerarik ahulenetan dauden pertsonek eskura duten laguntza-sarea indartzen du proiektu honek. Eskura dauden baliabideak hurbiltzea da, baina baita zeregin administratiboetan laguntzea ere, hala nola izapideak egitea edo medikuarenganako joan-etorrietan laguntzea”.

Hitzarmenak barnean hartzen du, halaber, Hurkoak informazio- eta trebakuntza-saioak egitea eta gizarte-zerbitzuetako, osasun-zerbitzuetako, farmazia-zerbitzuetako, banketxeetako eta arlo juridikoko pertsonekin koordinatuta lan egitea ere.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat