Skip to main content
Imagen
microbus
22, Otsaila 14

Hurkoak mikrobus berria eskuratu du eguneko zentroko joan-etorriak hobetzeko

Hurkoak erositako ibilgailu egokitu berriak segurtasun eta irisgarritasun neurri aurreratuenak ditu  euren etxeetatik eguneko zentrora etortzen diren adinekoak errazago eramateko.

Mikrobusa Mercedes-Benz ibilgailu bat da, 15 eserleku ditu eta aukera ematen du aldi berean lau gurpildun aulki eramateko. Ibilgailu berri honek dituen erosotasune eta segurtasun-neurrien artean aipatzekoak dira kanpoko plataforma jasotzailea, barrualdera sartzeko eskailera elektrikoak, erregulatu daitekeen alboko ate zabala, ate guztietan ikus-kamerak, aire girotua, barandak, beste segurtasun-sistema batzuen artean. 

"Nuestra Señora de las Mercedes" eguneko zentroa erreferente bat da Gipuzkoan menpekotasuna duten adineko pertsonen zaintzan. Nafarroa etorbideko etxe batean kokatua, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartutako 62 plaza ditu. Hurkoak 30 urte baino gehiagoz kudeatzen duen zentro honek bere instalazio eta zerbitzuetan etengabe hobekuntzak txertatzen ditu zentrora etortzen diren pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea zaintzeko. Ibilgailu berri hau beste urrats bat da eguneko zentroan martxan jarritako hobekuntza prozesu horretan.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat