Urteurren hau dela eta, Hurkoak jardunaldi bat antolatuko du eguneko zentroek garatzen duten funtzio sozialaren inguruan, hurrengo maiatzak 30ean Kutxako Andia Aretoan Donostian. Testuinguru honetan, parte hartuko dute: José Félix Martí Massó medikuak, Donostiako Ospitaleko Neurologia eta Neurofisiologiako Zerbitzuaren Arduradunak, eta Arritxu Manterolak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako zerbitzuko arduradunak.
“Nuestra Señora de las Mercedes”, menpekotasuna duten adineko pertsonen Eguneko Zentroak, Donostian kokatua eta Hurkoak kudeatua, 30. urteurrena ospatzen du aurten.
Ondorenean, beren jardueren kalitateagatik ezagunak diren hiru eguneko zentroetako arduradunak bilduko dira mahai borobil batean Portugaleteko “Aspaldiko”, Gasteizko “txagorritxu” eta Donostiako “Nuestra Sra. de las Mercedes”.
Ekitaldiari amaiera Maite Peñak emango dio, Gipuzkoako Gizarte Politikako Departamentuko Diputatuak, eta Carlos Ruizek, Kutxa Fundazioko Zuzendari Orokorrak. Hurkoako “Urrezko H-a”ren entrega egiteko balioko du, eta honekin Hurkoan pertsona edo erakunde batek egiten duen ekarpena edo konpromisoa onartuko da.