Skip to main content
Imagen
formación
17, Maiatza 30

Pertsona erdigunean duen zaintzaren etikari buruzko formakuntza ekimena

Hurkoako boluntariotza osatzen duten pertsonei zuzendua

Hurkoak berriki formakuntza saio bat burutu du, pertsona erdigunean duen zaintzaren etikari buruzkoa. Kurtsoak, bioetizista, psikopedagogoa eta gizarte hezitzailea den Alvaro Mosquerak eman zuena, jende asko bildu zuen

Saioan zehar Mosquerak dementzia duen pertsona nagusi baten bizitza zaintzearen garrantzia eta konpromezua azaldu zituen eta baita sortzen diren harreman ezberdinak ere, batik bat lan harremana, pribatua, klinikoa, laguntza harremana, etabar. 

Bere hitzaldian, horrelako egoera batean dagoen pertsona batekin harremantzean zer egin behar den eta zer ez den egin behar azaldu zuen.  

Halaber banakako parte hartzearen garrantzia azpimarratu zuen eta hau lortzeko jarraitu beharreko urratsak, izan ere “pertsona guztiak bakarrak eta paregabeak gara eta beharrizan, kode moral eta autonomi maila ezberdinak ditugu.

Kurtsora bertaratu ziren pertsona guztiak bat zeuden, pertsona guztiak, eta bereziki nagusiak, hauskorrak eta ahulak diranak, duintasunez, errespetuz eta begirunez hartatzeko beharrizenean. Ildo horretatik, Alvaro Mosquerak talde horrekiko komunikazioa eta arreta hobetzeko trebezia.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat