Skip to main content

Hurkoa Fundazioak gaitasun-maila ebaluatzeko modua eta lege-erreforma eztabaidatu ditu bere bi urtez behingo batzarrean

Batzarra Fundazioa sortu zeneko XX. urteurrena ospatzeko ekitaldietako bat izan da, eta aditu ugari bildu ditu Kutxako Andia ekitaldi-aretoan. Maite Etxaniz Gizarte Politikako diputatuak “malgu, azkar eta berritzaile” izateko eskaera egin du, tutoretzapeko pertsonei behar duten guztia eskaini ahal izateko.

(Donostia, 2010eko abenduaren 10a) Hurkoaren XX. urteurrena ospatzeko jardueren barruan, Fundazioak aditu-talde bat bildu du gaur goizean egindako ekitaldian, lege-erreformari eta gaitasun-maila ebaluatzeko moduei buruz eztabaida egiteko. Izan ere, horiexek dira une honetan tutoretzaren arloan kezka handiena sortzen duten gaietako bi, epe motzean sektorean izan ditzaketen ondorioak direla-eta. Ekitaldiaren inaugurazioan, Maite Etxaniz Gizarte Politikako diputatuak nabarmendu du “behar bezain malgu, azkar eta berritzaile” izan beharra dagoela, “tutoretza behar duten pertsonek izan ditzaketen behar berriak” bete ahal izateko.

Bikaintasunerako bidean, eguneko zentroaren ISO 9001:2008 egiaztagiria berritu du Hurkoak

Hartara, mendekotasun-egoeran dauden pertsona adinduentzako laguntzaren kalitatearekiko, etengabeko hobekuntzarekiko eta jardunbide egokiekiko konpromisoa bermatu du fundazioak.

ISO 9001:2008 egiaztagiria berritu du Hurkoak. Mendekotasun-egoeran dauden adinduei Donostiako eguneko zentroan ematen dizkien zerbitzuen kalitatearekiko etengabeko konpromisoa bermatzen du horrek. DNV kanpo-ikuskatzaileak egin du ebaluazioa, eta, batetik, alor psikosozialean esku hartzeko programak, ebaluazio integrala, estimulazio kognitiboa, errehabilitazio fisikoa, animazioa, harreman sozialak eta familientzako laguntza ebaluatu ditu, eta, bestetik, garraio-zerbitzu egokituak, elikadura, zaintza pertsonala, arropa-garbiketa, fisioterapia eta oinarrizko erizaintza. Berriro ere, parametroei buruzko “desadostasun” bakar bat ere ez izatea azpimarratu du.

Hurkoa osatzen duten pertsona guztien ezaugarria da etengabe hobetzeko etengabeko ahalegina egitea. Zerbitzuen kalitatea handitzeko bidean, eguneko zentroaren ISO 9001:2008 egiaztagiria berritu du fundazioak, eta beste urrats bat egin bikaintasunerantz. Onuradunen eta erabiltzaileen iritzi onak ere lan hori saritu du, joan den urtean 9,3 puntukoa izan baitzen 10 puntuko eskalan.

Kalitate-liburuko hainbat prozedura berrikusi eta hobekuntzak egitearen, prestakuntzaren, jardunbide egokiekiko konpromisoaren eta erabiltzaileen eta senideen beharrei buruzko etengabeko arduraren emaitza da lorpen hau. Besteak beste, alor psikosozialean esku hartzeko programak, ebaluazio integrala, estimulazio kognitiboa, errehabilitazio fisikoa, animazioa, harreman sozialak eta familientzako laguntza, garraio-zerbitzu egokituak, elikadura, zaintza pertsonala, arropa-garbiketa, fisioterapia eta oinarrizko erizaintza analizatu ditu ikuskatzaileak, eta ez du aurkitu haiei buruzko desadostasun bakar bat ere.

ISO 9001

Gero eta gehiago, bere beharrei erantzungo dieten zerbitzuak eskatzen ditu gizarteak, eta kalitatea kudeatzeko egiaztagiridun sistemek frogatzen dute erakundeek badutela eskakizun hori betetzeko konpromisoa. Era berean, ikuspegi orokorra ematen digute sistemok, eta, haiei esker, errazagoa da erakundeen barne-prozesuak erabili, neurtu eta hobetzea.

ISO 9001:2008 egiaztagiriaren bitartez, Hurkoak froga dezake jardunbide egokien arauarekin bat egiaztatu dutela kalitatea kudeatzeko sistema eta arau hori betetzen duela. DNV ikuskatzaileak egiten du egiaztagiria, eta, hari esker, eguneko zentroaren erabiltzaileek badakite fundazioak ezarriak dituela eskakizunak betetzeko beharrezko barne-prozesuak.

Arauari esker, eraginkortasuna handitu du Hurkoak, eta erabiltzaileekiko betebeharrak ez betetzeko arriskua desagerrarazi du ia. Halaber, bere kudeaketa-sistemaren eraginkortasuna neur dezake fundazioak. Orobat, barne-prozesuak pixkana-pixkana hobetzeko eta erakundeak helburu estrategikoak lortzeko gaitasun handiagoa izateko oinarriak finkatu ditu. Beste era batera esanda, are gehiago nabarmendu ditu etengabeko hobekuntza eta erabiltzaileak pozik egotea, eta, aldi berean, langileen erantzukizuna, motibazioa eta konpromisoa hobetu du.

Hurkoak mendeko ia 1.500 pertsonari lagundu die Gipuzkoan 20 urteko ibilbidean

XX. urteurrena ospatzen ari da, denbora horretan guztian Gipuzkoako 2.500 familiari aholkua, orientazioa eta laguntza eman izanagatik gogobeteta. Arrasaten irekitako ordezkaritza berria sendotzea da Hurkoaren berehalako helburua, eta, epe ertainera, berriz, Goierrin eta Bidasoan ordezkaritza berriak zabaltzea, eskualde haietan fundazioaren lana hedatzeko eta, era horretara, zerbitzuak herritarrei ahalik eta gehien hurbiltzeko. Etorkizunera begira baliabide gehiago eskatu ditu buruko gaixotasunak artatzeko, baita epaitegi espezializatuak ere, tutoretzak eta ezgaitasunak balioesteko eta ebazteko. (Donostian, 2010eko urriaren 6an) Hurkoak 20. urteurrena beteko du azaroan. 20 urte oparo eta emankor, Gipuzkoa osoko adineko pertsonak edota buruko gaixotasuna duten eta ahulezia-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden milaka pertsona laguntzeko, babesteko eta zaintzeko ahaleginean. Fundazioa etorkizunera begira ari da lanean, beharrean diren gipuzkoarrei zerbitzuak ahalik eta gehien gerturatzeko eta haien bizi-kalitatea hobetzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoarekin.

Hurkoa Fundazioak gaitasun-maila ebaluatzeko modua eta lege-erreforma eztabaidatuko ditu bere biurteko batzarrean

Ekitaldiak aditu ugari bilduko ditu datorren abenduaren 30ean Donostian, eta Fundazioa sortu zeneko XX. urteurrena ospatzeko ekitaldi bat da. Hurkoaren XX. urteurrena ospatzeko jardueren barruan, Fundazioak aditu-talde bat bilduko du datorren azaroaren 30ean, lege-erreformari eta gaitasun-maila ebaluatzeko moduei buruz eztabaidatzeko. Ekitaldian parte hartzeko epea ireki da, eta izen-ematea Hurkoak Gernikako Arbola 16 Pasealekuan duen egoitzan agertuz, 943 468 956 telefono-zenbakira deituz edota www.hurkoa.org web-orrian idatziz egin daiteke.

Ehun urteko zentroaren erabiltzaileekin Hurkoak egindako tutoretza-lana aitortu du Zorroagak

Egoitzaren mendeurrenean, Fundazioak sari bat eman dio Hurkoari zaintza berezia behar duten pertsonekin ematen dion laguntza eskertzeko. 100. urtebetetzean, Zorroaga Fundazioak esker ona adierazi nahi izan die bere historian fundazioaren egitekoa betetzen lagundu duten pertsona eta erakunde guztiei. Horietako bat da Hurkoa; hain zuzen ere, 2002tik lankidetza-hitzarmena dute horretarako beharra duten egoitzaren erabiltzaileak babesteko.

Hurkoak mikrobus bat erosi du Donostiako eguneko zentrorako, Kutxaren laguntzarekin

Fundazioak lekualdatzeetako segurtasuna eta erosotasuna areagotu ditu, eta, era berean, mantentze- eta konponketa-gastuak murriztu ditu. Mikrobus bat erosi du Hurkoak Kutxaren Gizarte Ekintzaren laguntza ekonomikoarekin; horri esker, hobetu egin du Donostiako Nuestra Señora de las Mercedes eguneko zentroan fundazioak mendekotasuna duten pertsona helduei ematen dien zerbitzua. Ibilgailu horri esker, lekualdatzeetako segurtasuna eta erosotasuna areagotuko ditu fundazioak, eta, era berean, mantentze-gastuak murriztuko ditu.

Hurkoak web-orri berria jarri du martxan

Sarearen bidez Gipuzkoako gizartearekin beste komunikazio-bide bat sortu du Fundazioak, deseinu berrituarekin eta eduki gehiagorekin. Bere jardueren gardentasunaren eta hedapenaren alde eginiko apustuan beste urrats bat eman du Hurkoa Fundazioak eta, hala, web-orrialde berriaren bidez Fundazioaren kanpo-komunikazioa bultzatu nahi izan du. Sarearen bidez sortutako informazio-kanal berri horrek aurrekoak baino diseinu modernoagoa du, baita eduki gehiago ere. Aldian-aldian eguneratuko dira, gainera, edukiok. Era horretara, egoera ahulean, mendekoan edo babesik gabe dauden adineko pertsonak eta buruko gaixotasunak dituztenak artatzeko, laguntzeko eta zaintzeko esparruan erreferentziazko informazio-iturria bihurtu nahi du atariak.

Subscribe to Korporatiboa

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat