Hurkoa erakundearen jarduerak lehentasunezkoak direla adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak 2016rako.
Honek esan nahi du, Hurkoari diruz laguntzen dioten pertsona eta enpresek emandakoaren % 30eko desgrabazio fiskala izan dezaketela.
Foru Aldundiak lehentasunezkoak direla adierazi du, Hurkoak zerbitzu sozialen arloan burututako egitasmo zein jarduerak, bereziki helduen tutoretza, menpeko pertsona helduen arreta eta ahuskortasun arloetan.
Hurkoaren jarduerak iraun ahal izateko pertsona eta enpresei emandako onura fiskal hau, menpeko pertsona helduen arloan erakundeak egiten dituen ekintzekin elkartasuna bultzatzeko oso garrantzitsua da.