Skip to main content
Imagen
Hurkoaren logotipoa
20, Maiatza 25

Hurkoa, 30 urte Gipuzkoako gizartearen zerbitzura

Hurkoa 1990ean sortu zen, hauskortasun-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden adinekoen edo gaixotasun mentala dutenen arreta, babesa eta tutoretzaz arduratzeko.

Ordutik 30 urte igaro dira, eta 2.000 pertsona baino gehiago eta haien familiak artatu ditugu.

30. urteurren honetan, 19-kobidak eragindako pandemiaren ondorioz bizi dugun egoera anomaloak markatzen duen honetan, Hurkoak etorkizunarekiko dugun konpromisoa indartu nahi du, 30 urteko jardueraren esperientzian oinarrituta.

Gure ibilbidean zehar, etengabe sartu ditugu zerbitzu berriak pertsonen zahartzarorantz aurrera egiten duen eta zaintza- eta arreta-premia berriak planteatzen dituen gizarte baten erronkei erantzuteko. Hori guztia, erakunde publiko eta pribatuekiko lankidetzaren ikuspegitik, beharrezkoa baita gure eguneroko jarduera sustatu ahal izateko, eta Gipuzkoako Caritasen eta Hurkoa osatzen duten profesionalen eta boluntarioen taldeen etengabeko laguntzari esker. Horiek gabe, ezinezkoa litzateke gure laguntza behar duten pertsonengandik gero eta hurbilago egotea.

 

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat