Skip to main content
Imagen
arreta
21, Otsaila 23

Hurkoak arreta gune berri bat ireki du Tolosan

Hurkoak 2015etik zuen arreta-gune bat, Karitateko Alabek utzitako lokal batean

Orain, Tolosako Udalak beste gizarte-erakunde batzuekin partekatutako lokal bat utzi dio Hurkoari, herriko erdigunean herritarrei arreta emateko gune bat izateko. Bulego horretatik, Tolosaldeko, Goierriko eta Andoaingo kasuei erantzungo diete. Azken urteotako esperientziari esker – Hurkoa Arrasaten, Irunen eta Azkoitian kokatu da –, egiaztatu ahal izan da erabiltzaileekiko, senideekiko eta eskualde edo udalerri mailako erakundeekiko hurbiltasuna faktore erabakigarria dela laguntza profesionala behar duten pertsonen kasuak detektatzeko eta artatzeko. 

Hurkoaren helburuetako bat bere zerbitzuak laguntza eta arreta behar duten pertsonei hurbiltzea da. Testuinguru horretan, aurten espazio berri bat du Tolosan, hauskortasun-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden adinekoei edo gaixotasun mentala dutenei laguntzeko. Hori da duela 30 urte baino gehiago Caritasen bultzadaz sortutako fundazio honek garatzen duen jarduera

Egoitza berri honetatik planteatutako helburu nagusiak -azaltzen du José Ignacio del Pozo Hurkoako zuzendari-kudeatzaileak- "tutoretzapeko pertsonei eta haien senideei arreta ematea, familiei tutoretza-prozesuei buruzko aholkularitza ematea, eskualdeko boluntarioekin bilerak egitea, elkarteetara eta inguruko erakunde publikoetara hurbiltzea, eta abar" izango dira.

Hasiera batean, bulego hau ostegunetan egongo da martxan, 9:00etatik 14:00etara. Gaur egungo egoera sanitarioa dela eta, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 943 468 956 telefonora deituz. Arreta puntu hau Emeterio Arrese kaleko 2. zenbakian dago. Beheko solairuan Jubilatuen Kluba dago, eta bigarrenean, Hurkoa, Tolosako hainbat elkarterentzako bulegoak eta lokalak daudelarik. 

Gaur egun, Tolosaldean eta Goierrin 34 pertsona artatzen ari dira; horietatik 16 adineko egoitzetan bizi dira, 11 buruko gaixotasuna duten pertsonentzako baliabideetan eta 7 etxebizitzetan. Horietatik 19, 65 urtetik beherakoak dira. Diagnostiko-profilari dagokionez, 11 narriadura kognitibo, 19 gaixotasun mental, 1 adikzio eta 3 desgaitasun intelektual kasu daude. 

Pertsona horiei guztiei laguntzeak boluntarioen dedikazio handiagoa eskatzen du, beren denboraren zati bat beste pertsona batzuei laguntzeko eskaini ahal izateko. Ildo horretan, Hurkoak boluntarioak erakartzeko deia egin du, eskualde horietan eskaintzen den zerbitzua indartu eta hobetu ahal izateko, eta boluntarioen dedikazioarekin baino ez da posible.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat