Gotzaindegiarekin batera lan egiteko ituna sinatu eta bi urte betetzear dauden honetan, Hurkoak, bere gain Donostiako Elizbarrutiko apaiz helduekiko arreta eta elkarrekin lan egitea onartu genuenetik, oso emaitza baikorrak aitortzen ditu.
Hurkoak, 2013tik Gipuzkoako apaizei laguntza eskaintzeko ardura bere gain hartu zuenetik, era merkeagoan egoitzen kudeaketa hobetzea lortu du, erabiltzaileen onarpena bereganatuz.
Irungo egoitzan zein Donostiako Urdaneta kalekoan edo Apaiztegikoan erabiltzaileen kopurua handitu den arren, halaber mendekotasunak jota dauden Gipuzkoako apaizen kopurua ere hazi bada ere, lortu du Hurkoak erabiltzaileen onarpen zabala. Hori guztia neurri egoki ugari indarrean ezartzetik etorri da, kudeaketaren hobekuntza nabaria lortuz, joan den urtearen hasieran onartutako helburuak burutuz.
Oso emaitza bikainak ari dira jasotzen egoitza ezberdinetan, hasieratik hartutako neurriei esker eta, bide batez, langileen ekarpen eta esku-hartzeari, eta egoitzen erabiltzaileei esker. Horrek guztiak baliabideen erabilera hobetzea ekarri du, kudeaketa taxutuagoarekin batera jarraiaraudi sendoan oinarriturik eta erabiltzaileen atsegintasuna areagotuz, erabateko norbanako arreta jaso dutelarik; eta horregatik aldarrikatu dute Hurkoarekiko atsegintasuna.
Baina eginbeharra ez da arina izaten ari. Apaizen egoitzetara gero eta apaiz gehiago dator; horrek nabarmen ugaltzen du lana eta beraiekiko ardura, mendekotasuna ugaltzen ari delarik bestalde. (Apaiztegian, adibidez, ehun apaiz bere buruaren jabe izatetik, berrogeita hamar menpeko izatera heldu dira). Itxura guztien arabera, zahar-sendakintzarako egoitza, geriatriko alegia, bilakatuko dira eta egoitzak zeregin berrira egokitu beharko dira ezari-ezarian (langileen bereizkuntza, ahalbideen egokitzapena eta abar.
Sorospen hobekuntzak
Giza ekarpenak hobeki ustiatuz eta jardunaldiak berrantolatuz jardunaldiari buruzko hainbat hutsune bete da xahuketa gehitu gabe, sukaldean lan egiten zutenen kopurua murriztuz (kanpoko baltzu bat arduratzen da handizka erosteaz, beraz merkeago, elikadura). Eta horrela, sukaldearen inguruan zihardutenek beste lanak burutzen dituzte, erizaintzan, eguneroko sendagaiak banatzean astelehenetik larunbatera, eta psiko-gizarte lanetan laguntza eskainiz eskulanak eta antzeko ariketak egiteko orduan bai goizez eta bai arratsaldez.
Ahalbideak hobetzeko asmoarekin eta babes egokiagoa eskaintzearen bila, egin dira beste aldaketa batzuk, hala nola, banakako gelak bikoitzak bihurtu pertsona gehiagorentzat lekua lotzearren, egoiliarrak gelaz aldatu menpekoak laguntzaileen ondoan ezarriz denbora ez galtzearren handik honakoetan, edo beste hainbat zertzelada lo-kuluxka edo garasta gelen inguruan.
Hartu dira ere segurtasun neurriak bere buruaren jabe ez direnen ihesaldiak ekiditeko; astelehenetik ostiralera itxi egingo da Urbieta kaleko apaizen jangua, egunero Urdaneta kaleko jangura aldatuko delarik aukera; egoitza berria zabaldu da Irunen bere buruaren jabe diren apaizek toki gehiago izan dezaten; jardun informatikoaren tresna berria ezarri da hainbat izapidetarako papera baztertuz eta lanean eragin handiagoa, maila goragokoa eta epe murritzagoak lortzearren, bide berriak menderatzera bultzatu ditugularik langileak.
Hurrengo eginbeharrak
Ez gara askiesten egindakoarekin. Apaizen ezintasunak gehitzen joango diren heinean, neurri eta baliabide berriak jarriko ditu indarrean Hurkoak. Eguneratuko dugu lanpostuen arriskuen ebaluaketa, aldez aurretiko neurriak onartuz eta Norberaren babes Araudia indarrean jarriko; garabiaren erabilera esondatuko dugu osasunaren murrizketa ekiditeko; garbiketa arloa hobetu eta egokituko dugu eta Urdaneta eta Irungo apaizei, zeinek ez duten 24 ordutako laguntza, tele-laguntza eskainiko diegu.