Skip to main content
Imagen
centro de día
16, Maiatza 30

Eguneko zentroak, menpekotasuna duten pertsonen arretaren gakoak

 “Ntra. Sra de las Mercedes” Eguneko zentroaren 30. urteurrena

Jose Felix Marti Masso izen handiko neurologoak egin zuen hasierako hitzaldia. Bere esku-hartzea zahartzaroa eta adimen narriaduraren inguruan izan zen. Martí Masso, Donostia Hospitaleko Neurologia eta Neurofisiologiako zerbitzuburua, UPV-EHUko Katedraduna eta 2015ean Euskadiko Ikerlari onenaren Saria jaso zuena, neuronen narriaduraren eboluzioaren arrazoiak azaldu zituen eta prozesu hau lehenengo zantzuak azaldu baino lehenago hasten dela zehaztu zuen. Argi azaldu nahi izan zuen: “ zahartzaroko gaixotasunak haurtzaroan eta heldutasunean aurrez ikusten direla”. Martí Masso doktoreak ohitura osasungarriak geureganatzeko deia egin zuen; izan ere, hainbat ikerketek diotenez, elikadura orekatua, bizitza osasuntsua eta ariketa fisikoak eragin sakona dute ez bakarrik arlo kardiobaskularrean, baita burmuinaren narriaduran ere. Behin eta berriro aipatu zuen giza eta buruko harremanak mantentzearen beharra, eta amaitzeko hamar aholku emanez amaitu zuen bere hitzaldia.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko  “Menpekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonen arretarako zentroen” Ataleko buru den Arritxu Manterolak hartu zuen hitza jarraian. Eguneko zentroek Gipuzkoan izan duten bilakaeraz mintzo zen baita menpekotasuna duten  adineko pertsonen eta sendien artean  duten eraginaz ere. Gipuzkoan dagoen  eguneko zentroen sarea nabarmendu zuen; izan ere 1481 toki  daude 62 zentroetan banaturik Eskualdetan, zentro hauek erabiltzaileen etxeetatik ahalik eta hurbilen egotea errazten dute.

Arritxu Manterolaren departamentuak eguneko zentroen etorkizunari  begira izan ditzaketen erronkak ari dira aztertzen eta malgutasun handiagoa eta helburuak gauzatzeari buruzko ildoen berri eman zigun.

Aipatutako hitzaldien ostean mahai inguru bat osatu zuten Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako eguneko zentroetako ekarpenen berri emateko. Nieves Saiz “Ntra. Sra de las Mercedes” zentroko arduraduna, Monica Higuera Portugaleteko “Aspaldiko” zentroko kordinatzailea eta Olga Díes de Durana Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko “Menpekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonen arreta zentroak” ataleko burua.

Egunerokotasuneko ekarpenak, zailtasunak, erronkak eta ilusioak partekatu zituzten bertaratu ziren guztiekin, bai zentroetara joaten diren pertsonenak eta baita senitartekoenak ere. Hirurak ala hirurak bat zetozen menpekoei arreta beren inguruan emateak duen garrantziaz, bakoitzaren lana eta bizitza, eta helduei zor zaien zaintza uztartu behar dela aitortzerakoan.

Unerik hunkigarriera Hurkoak 2016garreneko Urrezko H saria ematerakoan etorri zen. Era eraginkorrean lan egiten dutenei eta Hurkoaren helburuei bultzada ematen diotenei esker ona emateko saria da. Oraingo honetan, “Ntra. Sra. De las Mercedes” sortu zuten Donostiako  Probintzia Kanonikoko Karitatearen Alabentzat izan da Urrezko H-a. Egunero zentrora  boluntario gisa  doan Arreba Carmen Garcíak jaso zuen saria eta, jasotzerakoan, “gure adinekoen azkeneko urteei bizitza ematea zela beraien xedea”aitortu zuen

José Luis de la Cuesta eta Josu Ormazabal Hurkoa ete Hurkoa Zainduzeko Zuendariak, hurrenez hurren , zein Carlos Ruiz Kutxa Erakundeko zuzendari nagusia eta Maite Peña, Gizarte Politikako Diputatuaren hitzekin eman zitzaion amaiera ekitaldiari.´Hurkoak bai Kutxak eta bai Foru Aldundiak zentroari emandako laguntza  azpimarratu nahi izan zuen. Maite Peñak bere aldetik, Hurkoaren lana eta jarrera eskertu zituen Gipuzkoako Aldundiko langileei luzatuz eskerrona beraien lanari esker, beste erakunde batzuetakoekin batera, menpekoen aldeko lana joan baitaiteke aurrera.

“Egun-gehitu zuen-, lan hau ulergaitza izango litzateke eguneko zentrorik ez balego erabiltzailearengan eta bere sendian duten oihartzuna ikusirik Zaintzailea zaintzea erronka bat da eta hor hartu behar du esku Foru Aldundiak, Udaletxe eta  erakunde orok menpekotasunaren arreta hobetzeko.

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat