Skip to main content

Hurkoak Ezagupenaren Kudeaketaz arduratuko den ganorazko ibilbide berria sortzen du

Eskaintzen duen goi mailako laguntzari urrats berri bat gehitzearren, Hurkoak, urtean zehar, ganorazko ibilbide berri bati ekin nahi dio, “Ezagupenen kudeaketa” deiturikoari, alegia. Bere helburua, erakundeak duen ezagupen aberastasuna neurtu, areagotu, beste esparruetara hedatu, adituen lehiakortasuna hobetu era arautuan, metatu eta ezagutzera eman. Hurkoak, aipatu ekintzak direla medio, garrantzizko bide berria erantsiko dio bere jarduera eta goi mailako laguntzari eta, ondorioz, bere helburuak hobekiago bete ahalko ditu.

Hurkoak berrehunetik gora 'adiskide' izanik Facebooken eta Twitterrera egin du jauzi

Hedabideak aintzat harturik, Hurkoak bere jabetzapeko tartea zabaldu du Twitterren. Horrela, 2010ean web orria berriztatu eta 2011n Facebooken irekitako perfilean 200 “adiskidetik” gora bereganatu ostean, ekimen berri honekin beste urrats bat egin nahi izan dugu gure gaien inguruko informazio iturrien funtsezko erreferentzia gune bihurtzeko, hau da, ahuldade, mendekotasun edo babesgabetasun egoeran dauden adinekoei eta/edo adimen gaixotasuna dutenei arreta, laguntza eta babesa eskaintzeko gaien inguruko argibideak behar dituzten guztientzako funtsezko erreferentzia izateko. Hedabide berri honen bitartez, Hurkoaren egunerokotasunarekin zerikusia duten berriak, irudiak eta bideoak argitaratzearekin batera, beste hainbat gairi helduko zaie, beti hirugarren sektoreari dagozkionak.

Hurkoa berritzen ari da, laguntza eskaintzen duten egoitzen kudeaketarako informatika-bide aitzindaria indarrean jarriz

Hurkoa eta Bizkaiko fundazio bat izan dira aitzindari SIGeCA (Laguntza Zentroen Kudeaketarako Sistema) informatika bide berria bereganatzen. Tresna hori Ibermatikak eta Matia Fundazioak garatu dute azken urteotan. Irtenbide aitzindari hau gizarte-osasun sailen beharrizanei begira garatua da, teknologi aurreratuena erabiltzearekin batera sorospen laguntzaren arloan adituenak direnen iritziak onartuz. Horrek esan nahi du, batetik, ikuspegi orokorra hartu dela gogoan eta, bestetik, sorospen hartzailearena. “Sarean” eskuragarri egonez, egunerokotasunean sortzen diren beharrizan eta eskakizunetara egokitzen da, eta, horrela, Hurkoak gero eta hobeto egin ahal izango ditu bere administrazio eta sorospen lanak.

Caritasek eta Hurkoak sortu dute 'Hurkoa Zainduz', gizarteari zerbitzurik hoberena ematen jarraitzeko asmoz

Elizbarrutiko Caritasek eta Hurkoak beste erakunde bat sortzea erabaki dute, Fundazioak hazten jarrai dezan eta jarduera-eremuak zabal ditzan, gaur egun ematen dituen zerbitzuen kalitate-mailei eutsiz. Hurkoak adineko pertsonen eta/edo buru-gaixotasuna dutenen tutoretzarekin jarraituko du, bai eta adineko pertsona ahulentzako arreta-programarekin ere, jarduerok bana-banakakoagoak baitira; Hurkoa Zainduz-ek, berriz, eguneko zentroaren kudeaketaz eta adineko apaizentzako arreta-programaz arduratuko da, zeregin kolektiboagoak baitira. Egitura berriari esker, fundazioaren jarduerek ez dute elkar ezkutatuko, eta ez diote elkarri haztea eragotziko.

Donostiako Elizbarrutiko apaiz helduek beste egoitza berria dute Irunen

Hurkoa Fundazioak kudeatzen duen Donostiako Elizbarrutiko Apaiz helduei zuzendutako egitarauak, beste egoitza berri bat hartu du bere gain, uztailaz geroztik. Hamabirentzat lekua duen etxebizitza da. Junkaleko Amabirjinaren elizaren ondoan duzu, eta baditu jadanik hiru egoiliar. Egun, 75 urtetik gorako 48 apaiz gipuzkoar zaintzen dira aipatu egoitzetan eta, ezari ezarian, kopuru horrek gora joko duelakoan gaude.

Hurkoak eta Pasaiako Udalak jarduteko protokoloa sinatu dute, hauskortasun edo mendekotasun egoeran dauden pasaitarrak artatzeko

Hurkoa Fundazioko presidente Jose Luis de la Cuesta jaunak eta Pasaiako Udaleko alkate Amaia Agirregabiriak jarduteko protokoloa sinatu zuten atzo, hauskortasun eta mendekotasun egoeran dauden pasaitarrak zaintzeko eta babesteko. Pasaiako eta Gipuzkoako herritarren ongizatearen eta bizi-kalitatearen alde lan egiteko helburua dute bi aldeek, eta dokumentuan esku-hartzea behar duten egoerak zehazteaz gain, helburuak, kasuen detekziorako metodologia, larritasun maila adosteko modua eta jarduteko moduak jaso dira.

Hurkoak antolatutako Udako Ikastaroak harrera bikaina izan du, 120 parte-hartzailerekin

Ikastaroek jasandako murrizketen ondoriozko zalantzak alde batera utzi, eta kalitatezko egitarauari esker parte-hartzaileen batez bestekoa nabarmen igo dute.

Uztailaren 17 eta 18an egin zen babesik gabe geratzeko arriskuan dauden buru-gaixoak artatzeari buruzko Udako Ikastaroa, Hurkoa fundazioak antolatutakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren eta Sargi elkartearen laguntzarekin, eta espero baino emaitza hobeak izan zituzten. Batez beste, 120 lagun inguruk hartu zuten parte egitarauko hitzaldietan; ia guztiak arlo profesionalekoak ziren. Entzuleek amaieran egindako balorazioa oso positiboa izan zen.

Hurkoak, Gurutze Gorriak, Nagusilanak, San Juan de Diosek, Aita Mennik eta Karitasek borondategile sare bat sortzen dute

Hau izan da, alegia,,Debagoieneko borondategilen lehen sarea den Gizaldi erakundeak kudeatuta, lurralde horretan lanean ari diren hainbat giza erakundeek. Egun Hurkoak, Gurutze Gorriak, Nagusilanak, San Juan de Diosek. Aita Mennik eta Karitasek osatzen dute aipatu sarea, baina gizalana lurraldean egiten duten erakundeei irekia dago, eta beste lurraldeetara hedatu daiteke etorkizunean.

Gaixotasun mentala duten pertsonen arretari buruzko”udako- ikastaroa” antolatzen du Hurkoak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikaren Sailarekin eta Sargi elkartearekin batera, Hurkoak, “Babesik gabe geratzeko arriskuan dauden gaixotasun mentala duten pertsonen arreta”ri buruzko udako ikastaroa antolatu du. Bertan itzal handiko hizlariek esku hartuko dute, hala nola Giza Politikarako Saileko Aldun den Ander Rodriguezek, Iñigo Lamarka Arartekoak; Lehengoratze Psikosozialerako Espainia mailako Elkarteko Federakuntzaren zuzendari den José Juan Uriartek; Unibertsitate Complutenseko Psikologi Fakultatean, Psikologia Klinikoaren saileko buru den Manuel Muñozek. Ikastaroaren helburua gogo-mugatuen taldekoek bere egunerokotasuna benetan nola bizi duten jakinaraztea da eta, era berean, haiengan eragin ditzaketen irtenbide ezberdinak aztertzea.

Subscribe to

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat