Hurkoak formatu berri batean aurkezten du bere Memoria
Hurkoak bere gain hartutako konpromezuetako bat, gizartearen arreta deitzea da, hauskortasun, dependentzia edo babesgabetasun egoeran dauden pertsona nagusi edo gaixotasun mentala dutenen egoera eta beharrizanei buruz.
Aldizkari berri honekin ildo horretan pausu bat gehiago eman nahi dugu, edukiak Hurkoako ekintza propietatik haratago zabalduz, gure gizarte ekintza sendotu eta hobetzen lagunduko diguten beste ideia eta esperientzia batzuk txertatzeko helburuarekin.