Skip to main content

Hurkoak, bere ikasleak gizarte auzian eta baloreetan eskuhartzeko bidean heztearren, trebatze laguntza eskeintzen dio Deustuko Unibertsitateari

Hiru urtez jarraian lortu du Hurkoak Deustuko Unibertsitatearekin itun bat “Gizarte Eskuhartzea eta Baloreak” gaia ikasten ari diren ikasleetako batzuk trebatze jardun bidean , gizarteko bidegabekeria eta gizarte sahieskera gainditzeko beharrean oinarriturik. Gaia berezitasun ezberdinetako ikasleei dago irekia, baina bere xede amankomuna giza errealitatearekiko betebeharrak osatu behar duela heziketa litzateke. Horretarako, Hurkoak, zehazki, babes behardunen esparrura zuzentzen ditu, edo helduen ardurara, baita bere buruaren jabe ez direnengana edo eta buruko gaitzak jota ahulduta daudenengana, baimenduz, horrela, Hurkoa Erakundearekin esparru ezberdinetan jardun dezaten.

Hurkoa arduratuko da Donostiako Elizbarrutiko apaiz helduei buruzko laguntza-egitasmoaz

Donostiako Gotzaitegiak eskatutako azterketaren ondoren, non lurraldeko apaiz helduen beharrak ezagutzeko xedearekin, adina, bizitoki kopurua, lehentasunak eta azpiegiturak kontutan hartzen diren, besteak beste,Gotzaitegi berak, laguntza behar duten 75 gorako apaizen ardura bere gain har zezan proposatu zion arakundeari. Hurkoak arlo honetan duen aztura ustiatzea eta eralgiak murriztea du helburu aipatu egitasmoak.

Alez ale, mendi bat

Aurten, boluntarioen artean lidergoa sustatzea helburutzat hartuta, Euskadin egin da Estatuko XV. Boluntariotza Kongresua, eta Hurkoak kongresu horretan parte hartu du. Kongresuan parte hartzeko eskabidea Gizalderen bitartez egin genuen, eta fundazioak hainbat alderditan jardun du lanean: agenda prestatzen eta eztabaidatu beharreko auzi eta gaiak aukeratzen, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, joan den hilaren 27tik 29ra bitartean Estatuko XV. Boluntariotza Kongresua egin zen Barakaldoko BECen, eta Hurkoak kongresu horretan parte hartu zuen. Urtero autonomia erkidego batean antolatzen den kongresu horretako antolatzaileek Gipuzkoako boluntariotza sustatzea helburu duen Gizalde elkartearen bitartez gonbidatu gintuzten parte hartzera. Hurkoako boluntario-lanen gaineko arduradun Evelia Canterak Kongresuko programa egiten lagundu zuen, eta bertan eztabaidatu beharreko zenbait gai ere proposatu zituen.

Hurkoak aurretiazko borondateen erregistroa sustatzeko eskatu du, pertsonen bizi-kalitatea ziurtatzeko menpeko bihurtuz gero

Biztanleriaren %20ak baino ez ditu izenpetzen horrelako dokumentuak; izan ere, jendeak ez daki formula hori dagoenik ere eta, gainera, beldurra eman du horretan pentsatzeak. Fundazioak jardunaldi bat antolatu du datorren asterako, “Autonomia baliatzea ezintasun-egoerak aurreikusteko” gaiari buruz.

Askotan, menpekotasun kognitiboa dutenen senitarteko, tutore, profesional edo “izatezko zaindariek” arazo bat izaten dute, menpekotasuna duen pertsonaren ordez erabaki behar izaten baitute, haien historia pertsonala zein den jakin gabe.Ezintasuna duen pertsona baten bizitza luzatzea, baldin eta buruz argi zegoenean halakorik ez zuela nahi adierazi bazuen eta esan bazuen sedatuta egoteko arrazoi bakarra gaixotasuna sendaezina izatea zela, edota egunero lorategira txandala jantzita ateratzea, berari kafetegira dotore eta apain joatea gustatzen zitzaionean, ez dira hain ezohikoak, eta aurretiazko borondateen erregistrora joz konpontzen dira.Haien bizi-kalitatea bermatzea da helburua.

Chillidak bere aztarna utzi du Hurkoan

Fundazioarekin batera egon zen haren pintura-erakusketaren aurkezpenean, ekimen horren alde egiteko, “artistak bilakatzeko aukera ematen baitu, eta indarra ematen baitie”.

‘Begirada bakoitza aparta da’ pintura-erakusketan Hurkoa fundazioak babesten dituen eta buru-gaixotasuna duten hogei bat pertsonaren lanak biltzen dira, eta haren aurkezpenean Eduardo Chillida Belzunce gipuzkoar margolari ospetsua egon zen, ekimenari babesa emateko agertu baitzen hasierako ekitaldi horretan. Artistak margolanen kalitatea balioetsi zuen, "batez ere haien koloreengatik eta eremu-sakontasunengatik", baina baita haien egileek, berak egunero egiten duen bezala, "eboluzionatzeko eta beren arazoak artearen bidez gainditzeko" egin duten urratsaren garrantziagatik ere.

Cada ver es exquisito

Hurkoak zenbait margolan erakutsiko ditu, buru-gaixotasunak dituzten 20 pertsonak egindakoak, hainbat teknika, euskarri eta material erabilita. Agifesen eta Kutxa Fundazioaren lankidetzarekin, helburua da margolanen egileei mugak eta beldurrak gainditzen laguntzea, besteen aintzatespenaren bidez.

Hurkoak margolanen erakusketa bat antolatu du. Fundazioaren tutoretzapean dauden eta buru-gaixotasunak dituzten hogeiren bat pertsonak egin dituzte margolanak; lan horietan, beren sormen-indarra agerian jarri ahal izan dute. Cada ver es exquisito erakusketaren helburua da margolanei bizitasuna ematea, jendaurrean erakutsita.Izan ere, Hurkoaren ustez, besteen aintzatespena lortzeak, maiz, lagundu egiten du mugak, beldurrak eta zailtasunak gainditzen, eta hori erdiespen ederra da artista horientzat.Erakusketa urriaren 1ean, 3an, 4an eta 5ean irekiko dugu, Kutxaren Donostiako Andia kaleko Ekitaldi Aretoan, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era.

Baketik-ek antolatutako programa baten baitan, hiru eguneko egonaldi batean parte hartu dute, hobekuntzak lortzeko nor bere buruaren ezagutzan oinarrituta

Baketik-ek antolatutako programa baten baitan, hiru eguneko egonaldi batean parte hartu dute, hobekuntzak lortzeko nor bere buruaren ezagutzan oinarrituta.

Joan den maiatzean, gizarteratzeko arazoak dituzten zenbait kolektiborentzat Baketikek antolatutako programa batean parte hartu zuen Hurkoak; programa horren helburua hobekuntza eta bilakaera pertsonala da. Fundazioaren tutoretzapeko hamabost pertsona, buruko gaixotasuna dutenak, izan ziren Arantzazuko hiru eguneko egonaldian; han, esperientzia batzuk partekatu zituzten, eta jarduera ugaritan parte hartu.

Gipuzkoan buru-gaixotasunak dituzten pertsonak ezgaitzeko prozesuak erabakiko dituen epaitegi espezializatu bat sortzeko eskatu du Hurkoak

Ezgaitzeen, tutoretzen eta borondatezkoak ez diren barneratze-kasuen prozesuak luzatu egiten direla ohartarazi du Hurkoak, eta irizpideak ez direla beti berdinak izaten. Lehen-auzialdiko Donostiako 6. epaitegia gainerako gai zibiletatik libratzearen alde ageri da Fundazioa.

Gipuzkoan tramitatzen diren ezgaitasuneko, tutoretzako eta borondatezkoak ez diren barneratze-kasuetako prozesuak baloratuko dituen epaitegi espezializatu bat sortzeko eskatzen du Hurkoa Fundazioak; izan ere, gero eta gehiago dira buru-gaixotasunak dituzten pertsonak, ezgaitze-prozesuak azkar aztertu beharrekoak izaten dira, auzitegien sententziek pertsonen unean uneko egoerara egokitu behar dute, eta, gaur egun, kasuen jarraipena nahiko urria da.Fundazioak uste du egoerari aurre egiteko beste aukera egoki bat dela izaera horretakoak ez diren gainerako gai zibiletatik libratzea lehen-auzialdiko Donostiako 6. epaitegia, gai horretan espezializatutako epaitegi bakarra.

Hurkoak amaitutzat eman du Hurbiltzen proiektua, landa-eremuan adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko xedea duena

EHUren ikerketak hainbat gomendio eman ditu, administrazioek baliabide berriak diseinatu eta eskain ditzaten, kolektibo horrek dituen premiei erantzuteko. Proiektuak Orendain izan du ardatz, baina helburu berberak dituzten beste udalerri batzuetara ere zabal daiteke.

Hurkoak amaitutzat eman du Orendainen garatutako Hurbiltzen proiektua, landa-eremuetan adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta mendekotasun-egoerei aurre egiteko sortu zena. Dena den, interesa izanez gero, beste udalerri batzuek ere programari jarraipena emateko aukera izan dezakete. Proiektu horretatik abiatuta, EHUk eta Fundazioak elkarlanean ikerketa bat egin dute; eta hainbat gomendio eman dituzte, administrazioek baliabide berriak diseinatu eta eskain ditzaten, kolektibo horren premiei erantzuteko.

Arrasateko egoitzako jarduna % 25 ere igo da, eta ehun bat pertsona lagundu ditugu guztira

Donostia alde batera utzita, Arrasate izan zen egoitza bat izan zuen lehen udalerria. Debagoieneko eta Debabarreneko udalerriei egiten die zerbitzu egoitza berriak, eta, horretarako, ahalegin handia egin behar izan genuen giza baliabideen eta baliabide ekonomikoen ikuspegitik. Urte eta erdi geroago, 2010eko irailean, egoitza finkatzeko urrats handi bat egin zuen Fundazioak, eta ordezkaritza berriaren lokala erosi zuen, Kutxaren laguntzaz.

Subscribe to

Boluntariotza

Taldean lan egin gurekin, aberastasun pertsonalaren eta
zure kezkak eta ekimenak garatzeko bitarteko
baten aldeko apustua egin.

Egin boluntariotza

Dohaintzak

Taldean lan egin gurekin, aberastasun
pertsonalaren eta zure kezkak eta ekimenak
garatzeko bitarteko baten aldeko apustua egin.

Egin dohaintza bat