Hurkoa Fundazioak gaitasun-maila ebaluatzeko modua eta lege-erreforma eztabaidatu ditu bere bi urtez behingo batzarrean
Batzarra Fundazioa sortu zeneko XX. urteurrena ospatzeko ekitaldietako bat izan da, eta aditu ugari bildu ditu Kutxako Andia ekitaldi-aretoan. Maite Etxaniz Gizarte Politikako diputatuak “malgu, azkar eta berritzaile” izateko eskaera egin du, tutoretzapeko pertsonei behar duten guztia eskaini ahal izateko.
(Donostia, 2010eko abenduaren 10a) Hurkoaren XX. urteurrena ospatzeko jardueren barruan, Fundazioak aditu-talde bat bildu du gaur goizean egindako ekitaldian, lege-erreformari eta gaitasun-maila ebaluatzeko moduei buruz eztabaida egiteko. Izan ere, horiexek dira une honetan tutoretzaren arloan kezka handiena sortzen duten gaietako bi, epe motzean sektorean izan ditzaketen ondorioak direla-eta. Ekitaldiaren inaugurazioan, Maite Etxaniz Gizarte Politikako diputatuak nabarmendu du “behar bezain malgu, azkar eta berritzaile” izan beharra dagoela, “tutoretza behar duten pertsonek izan ditzaketen behar berriak” bete ahal izateko.