Hurkoak Gotzainaren bisita jaso du
Hurkoako taldearekin izandako topaketan, Gotzainak Hurkoak garatzen duen jardueraren garrantzia nabarmendu zuen, ongizatea sustatuz eta adineko pertsonak edo hauskortasun egoeran, mendekotasunean edo babesgabetasunean dauden buru-gaixotasuna duten pertsonak babesteko lana eginez. Halaber, Hurkoaren eta 1990ean Cáritasek bultzatutako erakundearen arteko lotura balioan jarri nahi izan zuen.
Hurkoak urtero 800 pertsona eta haien familiak artatzen ditu Laguntza-neurrien zerbitzuen, eguneko zentroaren eta hauskortasunari Arreta emateko zerbitzuaren bidez.