Hurkoak eta Matiak lankidetza indartu dute boluntarioen lana hobetzeko
Hurkoa eta Matia fundazioek zahartzearen, ezgaitasunaren edo hauskortasunaren arloan egiten duten jarduerak bi erakundeen arteko lankidetza gero eta handiagoa ekarri du azken urteotan.
Hurkoaren tutoretzapean edo Hurkoaren laguntza jasotzen duten pertsona asko Matiako zentroetan bizi dira edo joaten dira. Pertsona horiei lagundu eta babesteko prozesuan funtsezkoa da boluntarioek egiten duten lana.